Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-10-2016

Guadalupeko Gotorlekura bisitak eskainiko ditu Arma Plaza Fundazioak igandero

Guadalupeko Gotorlekura bisitak eskainiko ditu Arma Plaza Fundazioak igandero


Guadalupeko Gotorlekura bisitak egongo dira igandero, 11:00etan, urrian zehar, gutxieneko talderik gabe.

Aldez aurretik 943 64 36 77 telefono zenbakian edo info@armaplaza.eus helbide elektronikoan eman daiteke izena. Nahikoa da, hala ere, bisitaren orduan gotorlekuan agertzearekin.

Ordu bateko bisitak 6€ balio du, eta 10 € bi ordukoak (16 urtetik beherakoak doan, bi bisitetan). Bisitak batera ateratzen dira, baina bi ordukoa dutenek ezkutuko zenbait leku ikusi ahal izango dituzte.

Bisitak gaztelaniaz izango dira, Juan Antonio Saez-en eskutik. Historian doktorea eta gotorleku garaikideetan aditua da.

leer más itzuli