Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-10-2016

Emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa kisokun

Emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa kisokun


Doako defentsa personal ikastaroa antolatu du Kisoku elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntzaz, emakumeei zuzenduta.

Urriaren 8an izango da, larunbatarekin, 9:30etatik 12:00etara, Kisokuren egoitzan (Amutalde Kalea, 19).

Izen emateak www.clubkisoku.com edo www.defensapersonalfemeninakisoku.com web guneetan, kisoku@clubkisoku.com helbide elektronikoaren bidez, edo 943 058 777 telefono zenbakira deituta egin daitezke.

Edozein motatako agresioen aurkako autodefentsara bideratutako ikastaroa izango da. Hamaika urtetik gorako emakumeek parte hartu ahal izango dute, adin mugarik gabe. Arropa erosoa eramateko eskatu dute: txandalak, elastikoak etab. Eneida de León Reid abokatuaren aholkularitza juridikoa ere jasoko dute parte hartzaileek.

leer más itzuli