Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2016

Mendeluko bizilagunekin elkartu ziren Udaleko alderdi guztiak

Mendeluko bizilagunekin elkartu ziren Udaleko alderdi guztiak


Aireportuaren pistaren inguruan sortu diren berrien inguruan hitzegin zen 50 auzokide izan zituen hitzorduan.

Udalak atzo informazio bilera egin zuen Mendeluko bizilagunekin, Hondarribiko Aireportuko pistak gaur egun duen egoeraren berri emateko.  Bilerara Txomin Sagarzazu Alkatea eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoetako alderdiak joan ziren: Txisun Altuna (PNV-EAJ), Igor Emparan (ABOTSANITZ), Lore Erriondo (EH BILDU), eta Joxemi Ochoteco (PP).  PSE-EE taldeko bozeramailea den Iosu Alvarez ezin izan zen joan, familia kontuak direla eta.  Era berean Mendeluko 50 bat bizilagun joan ziren eta zuzenean parte hartu zuten bileran.

Txomin Sagarzazu Alkateak Aireportuko pistaren inguruan gertatutako guztia kontatu zuen xehetasunez, “bai prentsan agertutako berriak, gu Udala izanik horien berri ez bagenuen ere, eta bai ORTZIBIArekin eta zenbait batzorderekin egindako bilerak”.

Bozeramaile guztiek antzeko jarrera izan zuten, pista ez luzatzearen alde zeuden, eta arreta gehiago eskatzen zuten Mendelu auzorako eta Hondarribia hirirako. Gainera nabarmendu zuten Espainiako Gobernuko Fomentoko Ministeritzak lizitatuak dituela pista 300 metrotan txikitzeko obrak, eta hala 1.754 metro izatetik 1454 metro izatera pasatuko litzatekeela. Obra horiek 2018ko urtarrilaren 1erako amaituak egon beharko lukete.

Bizilagunek Udalari erreklamatu zioten “jarrai dezala Aireportuan inplikatuta dauden gainerako eragile eta erakunde guztiak konbentzitzen pista segurtasunagatik txikitzea ona dela Mendelurako eta Hondarribirako.  Urte asko dira kezkatuta gaudela, eta bai auzoa eta bai gure etxebizitzak asko debaluatu dira. Bada garaia gaia argitzeko” amaitu zuten esanez.

leer más itzuli