Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2017

Hondarribiko dendetara fan, fa, fa,! Gabonetarako markataritza kanpaina aukeztu da

Hondarribiko dendetara fan, fa, fa,! Gabonetarako markataritza kanpaina aukeztu da


Hondarribiko 2017ko gabonetako kanpainako leloa ‘Hondarribiko dendetara fan fan fan!’ izango da. Aurkezpena gaur goizean burutu da Itsas Etxea Auditoriumean, eta bertan izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia eta parte hartuko duten hogei bat merkatari.

Hondarribiko 2017ko gabonetako kanpainako leloa ‘Hondarribiko dendetara fan fan fan!’ izango da. Aurkezpena gaur goizean burutu da Itsas Etxea Auditoriumean, eta bertan izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia eta parte hartuko duten hogei bat merkatari.

Kanpainak bertako merkataritza sustatzea du helburu eta hiru kontzeptu hartu ditu oinarritzat: “Gure gabonak”, “Gure dendak”eta “Gure Hitzak”. Hori dela eta keinu bat egin zaio Hondarribiko hizkeran esaten den “fan” (Joan) hitzari, hondarribiarrak kanpaina beraiena bezela hartu dezaten eta ondorioz, bertako dendetan erosi dezaten.

“Mezu honen bitartez gabonetako erosketak Hondarribiko dendetan egitea nahi dugu” esan du Maria Serrano zinegotziak, “eta horretarako mezuaz gain, hainbat ekimen antolatu dira. Informazio gune bat edo stand bat egongo da San Pedro kalean, kanpainako parte-hartzaileek ere bereizgarri bat edukiko dute erakuslehioetan, gabonetako merkatua, eta aktibitate egitarau bat antolatu da. Guzti hori, Hondarribiko euskaraz baliatuz, konposatu den gabon kanta batekin lagunduko delarik”.

“Stand-a kanpainari buruzko informazio puntua izango da, baita dinamizazio aktibitateak egingo diren kokalekua ere. Aurtengoan, 6 metrotako itsas kontainer bat jarriko da. Laukizuzen itxurari esker, opari baten itxura emango zaio eta bertan kanpainako mezua ezarriko da. Barnealdean, kanpainan parte-hartzen duen denda bakoitzeko fitxa bat egongo da eta baita opari ideak ere. Kanpoaldean, gabonetako paisai bat antolatuko da bertan argazkiak  atera ahal izango direrarik” gehitu du Serranok.

Gabonetako Merkatua abenduaren 16 eta 17an
Abenduaren 16 eta 17an, Itsas Etxea Auditoriumean gabonetako merkatua egongo da, bertako 14 merkatarik parte hartuko dutelarik beraien produktuak salduz. Sarrera doan izango da eta merkatuko ordutegia 11:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara asteburu guztian. Postuetan erosteaz gain, bertaratutakoek tailerretan parte hartu ahal izango dute, hala nola josketa tailerra, eskulan eta txapa tailerra, Gabonetako gozoen dekorazio tailerra eta pintura-murala eta eskulanak.

Aurten ere, aurreko urteetan ondo funtzionatu zuen zozketa egingo da. Guztira kanpainan parte-hartzen duten dendetan erosteagatik 3.000 euro zozketatuko dira opari baleetan, bale bakoitzak 250 eurokoak izango direlarik. Zozketa, Stand ean egingo da abenduaren 22 eta urtarrilaren 3an.

Dendarien izenean Amaia Tovarrek hitzegin du. “Herritarrari eskatzen diogu bere herrian kontsumitzea, hurbilekoa, ugaria eta kalitateko komertzioa eskaintzen dugu eta. Guztiok nahi izaten dugu gainera herrian giroa egotea eta hori lortzeko denek saiatu behar dugu”.

leer más itzuli