Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014

UDALAK 679.000 BIDERATUKO DITU 2014AN ENPLEGU SUSTAPENERAKO

UDALAK 679.000 BIDERATUKO DITU 2014AN ENPLEGU SUSTAPENERAKO


Alde Zaharra berrindartzeko 263.000 euro dira atal nagusienetako bat.

Hondarribiko Udalak 679.000 euro bideratuko ditu 2014ko aurrekontuan enpleguaren sustapenerako. Hala eman dute aditzera gaur Hondarribiko Alkate den Aitor Kerejeta eta Ogasun zinegotzi den Juan Mari Altunak prentsaurrekoan. Kopuru horretatik 263.000 euro Alde Zaharra berrindartzeko erabiliko dira, 31 pertsona kontratatuko dira TAO eta enplegu fomento desberdinen bidez, eta gainera Etxebizitzen Ikuskapen Teknikoaren ondoren obrak egin behar dituzten etxebizitzentzat 100.000 euro bideratuko dira, besteak beste.
 
“Jakin badakigu krisi egoera larria dela, Udalak ahal duena egiten du langabeziari aurre egiteko, jakinda konpetentzia desberdinak daudela” esan du Kerejeta Alkateak. “Zentzu horretan, iaz Hondarribia Abian enplegu plana martxan jarri genuen. Gogoratu behar da orain Hondarribiko langabezi tasa 11’9% dela, Gipuzkoan ’5% eta Euskadin ’6. Hortan laguntzeko, 31 pertsona kontratatuko ditugu datorren urtean, TAO zaintzaileak, eta beste zenbait enplegu sustapen planei jarraituz. Ez da ahaztu behar 31 lanpostu udal langilegoaren 8 dela, bere testuinguruan kokatzeko”.

Alde Zaharra berpizteko plana
“2014. urtean Alde Zaharra berpizteko plan bat abian jarriko dugu. Lehenik eta behin, lokal hutsak identifikatu eta eraberritzeko 180.000 euro jarriko dira, eta gero beste 40.000 euro izango dira eraberritutako lokal horietan negozioak jartzeko laguntzak. Bi motatako laguntzak dira, lehenak obrak egiteko, eta hor herriko gremioak lagundu nahi ditugu, eta beste kopuruak denda berriei alokairuan laguntzeko izango dira” gehitu du Kerejetak.

Partida hauei beste 18.000 euro gehitu behar zaizkie Alde Zaharrean jarduerak dinamizatzeko, eta beste 25.000 euro artisautzaren alorra indartzeko. Ez da bakarrik Alde Zaharrarekin lotutakoa, baina bai zati handi batean.

Juan Mari Altuna zinegotziak gehitu duenez, “beste 100.000 euroko partida bat aurreikusi dugu, Etxebizitzen Ikuskapen Teknikoaren ondoren obrak egin behar dituzten etxebizitzentzat. Hemen ere bertoko gremioak laguntzea da helburuetako bat.

leer más itzuli