Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014

HIRHIRU LUR-ZATI BARATZ EKOLOGIKOETARAKO SEMISARGAN

HIRHIRU LUR-ZATI BARATZ EKOLOGIKOETARAKO SEMISARGAN


Udala eta Behemendi elkarlanean lehenbiziko sektorean autoenpleguaren alde egiteko
 
Udalak eta Behemendi Elkarteak Semisarga auzoan nekazaritza ekologikoa sustatzeko ekimena jarri dute abian. Hartarako hiru udal lur-zati izango dituzte Botika baserriaren inguruetan, eta beharrezko azpiegitura komunak alor horretan lan egingo duten profesionalentzat. Aurkezpena gaur bertan egin da baratzetan, eta bertan Jose Luis Silanes Nekazaritzako zinegotzia eta Mikel Zendoia Behemendiko ordezkaria izan dira.
 
“Nekazaritzaren alde egiten dugun apustua da”, esan du Kalixa Silanesek. “Hondarribia Abian Enplegu Planaren eta Garapen Ekonomikoaren xedeetako bat baratz ekologikoak sortzea da, interesatuek bertan haien enpresa jarduera gara dezaten. Hiru lur-zati dira, gutxi gorabehera  karratukoa bakoitza.  
 
“Azken urrats hau zentzu berean eman ditugun beste batzuen osagarria da; besteak beste, asteazkenetako azoka dinamizatu eta hobetu dugu, udan San Pedro kalean larunbatetan ere azoka jarri dugu abian, eta nekazaritza ekologikoan langabetuei formazioa emateko ikastaroa bultzatu dugu, Lanbideren finantzazioa ere izanda. Gerora, ikastaroa egin duten pertsonek Endanea, Eliz Berri eta Mattenea baserrietan praktikak egin dituzte.
 
Zendoiaren hitzetan “bihartik urtarrilaren 10a arte eman daiteke izena BAZen, aurretik NANren kopia eta lur-zatiari eman nahi zaion erabileraren kopia aurkeztuta, eta era berean familia liburuaren kopia, errolda egiaztagiria eta langabezi agiria aurkeztuta.
 
Epea ixtean eta jakiten denean zein pertsona edo taldeak izango diren onuradunak, hauek lur-zatia zaindu beharko dute, eta produktuak asteazkeneko azokan saldu ahal izateko lan egingo dugu; gure asmoa zenbait estamenturekin lankidetzan aritzea da, produktu natural hauek merkaturatzeko” amaitu du esanez Silanesek.
 
Informazio gehiago izateko deitu BAZera edo Behemendiren Lurraldeko Bulegora: 943 490219.


leer más itzuli