Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014

IPOTX GOXOKIDENDAK IRABAZI DU GABONETARAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

IPOTX GOXOKIDENDAK IRABAZI DU GABONETARAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA


San Pedro kaleko Ipotx Goxokidenda izan da Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak antolatzen duen Hondarribiko 2013ko Gabonetako III. Erakusleiho Lehiaketaren irabazlea; bigarren tokian Bernat Etxepare kaleko ‘Ogiberri – Route 33’ geratu da eta hirugarren, Kale Nagusiko Cristina Arraindegia. Denetara 25 komertziok hartu dute parte, Hondarribiko Merkataritza Biziberritzeko Planaren barnean. 

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izan ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Lehiaketa honen bidez bertan ditugun gabonak apaindu nahi dira.

Erakusleihoen apainketak gutxienez urtarrilaren 7a.

leer más itzuli