Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014

LASTERKETA SOLIDARIOA HAINBAT HERRIALDETAN BATERA, ETIOPIAREN ALDE

LASTERKETA SOLIDARIOA HAINBAT HERRIALDETAN BATERA, ETIOPIAREN ALDE


Etiopiaren garapenerako Abay-Nilo Azul GKEak eta Sport-Mundi Elkarteak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin martxoaren 30ean Hondarribian IRT (In Real Time) lasterketaren lehenengo ekitaldia antolatuko dute.
 
10 kilometroko lasterketa da; Walmaran (Etiopian) egingo da, eta aldi berean beste zenbait hiritan ere bai, besteak beste Hondarribian, Caceresen, Santiagon, As Pontesen (Coruña) eta Rincon de la Victorian (Malaga). Korrikalari guztiak batera aterako dira, beraz lasterkari guztien arteko lehia oso handia izango da. Hala, garaile absolutu bat izango da, eta horrez gain tokian tokiko irabazleak ere bai.
 
Honen bidez hainbat pertsona bilduko dira interes beraren inguruan: korrika egitea. Gainera, ekimen solidario honetan parte hartuz gero Walmarako kirol eskolen programari emango diozu jarraipena, izan ere horixe da gure helburua, dortsalaren prezioa proiektu horretarako erabiltzea: Abayk aurten martxan jarritako ekimena sustatzeko. Proiektuak 80 ume eta gazte baino gehiago kirolean aritzea lortu du, bai atletismoan, bai futbolean eta bai boleibolean. Orain Walmaran aisialdi osasungarria izateko aukera dute, eta kirola egin eta gero dutxa hartu eta merienda jasotzen dute.
 
Hondarribian solidaritatea eta gizarte justizia sustatu nahi ditu Abay-Nilo Azul Elkarteak, “eta Hondarribiko IRT lasterketan parte hartuz errazago lortuko da; denon laguntza oso garrantzitsua da, izan ere elkartuz gero indar handiagoa izango dugu mundu bidezkoagoa lortzeko” esan dute. 

leer más itzuli