Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-02-2018

Karroza onena Amute-Kostakoa eta konpartsen artean

Karroza onena Amute-Kostakoa eta konpartsen artean

Udaletxeko Areto Nagusian Inauteriak direla eta Kultura eta Merkataritza departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu zen atzo19:30ean. Bertan izan ziren Kulturako zinegotzia Kalixa Silanes, Goio Uriarte Kultura teknikaria, Udaleko hainbat zinegotzi, eta nola ez partehartzaileen ordezkaritza handi bat.

2018ko karroza lehiaketako lehen saria Amute-Kostako Auzolagunak taldeak irabazi du, bigarren Carlos Zapirain sailkatu da eta hirugarren "HKT La3".

D taldeko konpartsa lehiaketan, lehen saria "Txotxuak" taldearentzat izan da, bigarrena Amute-Kosta auzolagunentzat eta  hirugarrena "HKT La3" sailkatu da.

A konpartsen (bakarkakoak) saria Guillermo Sodupek irabazi du, B konpartsena (2 eta 5 pertsonek osatutakoa) "Tresekilibrados"-ek eta C konpartsena (6 eta 15 pertsonek osatutakoa) "Mendialde" taldeak. Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena Santiagoko Deabruak-ek irabazi du.

Kartel Lehiaketan, eta Inauteri zein Gabonetako Erakusleiho Lehiaketetan irabazi dutenak ere ekitaldian izan ziren.

leer más itzuli