Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-02-2018

Gizarte arloan lan egiten duten elkarteentzat dirulaguntzak banatu dira

Gizarte arloan lan egiten duten elkarteentzat dirulaguntzak banatu dira

Hondarribiko Udalak, Gizarte Departamentuaren zerbitzuaren bitartez, 15.000 euro banatuko ditu Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteen artean. 17 dira laguntza jasoko duten elkarteak. Hortaz gain, gogoratu behar da Udalak aurten beste 103.893 euro banatu dituela Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean.

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia den Arantxa Berrotaranek esan duenez, “urtero elkarte asko aurkezten dira, eta ahal den guztiei laguntzen saiatzen gara. Kopuru ekonomikoatik haratago, pertsona bolondres hauek egiten duten lana goraipatu nahiko nuke. Udalak ahal duena egiten du baina garrantzitsuena pertsona hauen lana da”.

Dirulaguntza jasoko duten elkarteak honakoak dira: ATECE, ALCER, AGIFES, ORTZADAR, ACABE, TELEFONO DE LA ESPERANZA,  ADEMGI, AECC, PAUSOKA, IZAN FUNDAZIOA, BEGISARE, GAUTENA, ASPARGUI, ATZEGI, BANCO DE ALIMENTOS, ADAHIGI eta BIZIBIDE.

leer más itzuli