Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2019

Mendelu eta Eskapatxulorako aurretiazko azterketak aurkezteko bilera jendetsua atzo Mendelun

Mendelu eta Eskapatxulorako aurretiazko azterketak aurkezteko bilera jendetsua atzo Mendelun


Udala Mendelu eta Eskapatxulo esparruetako aurretiazko antolamentu azterketa burutzen ari da. Egindako lanak aurkezteko bilera ireki jendetsua egin zen atzo Mendeluko auzo elkartean, 150 bizilagunen aurrean.

Udala Mendelu eta Eskapatxulo esparruetako aurretiazko antolamentu azterketa burutzen ari da. Egindako lanak aurkezteko bilera ireki jendetsua egin zen atzo Mendeluko auzo elkartean, 150 bizilagunen aurrean.

Txomin Sagarzazu Alkateak bertan esan zuenez, “argi utzi nahi dut aurretiazko azterketa batzuekin gabiltzala. Orain ez da erabakiak hartzeko unea. Orain aurretiazko ikerketa batzuek egiten ari gara, etorkizun batean auzoa eta hiriko sarrera nolakoa izan daiteken irudikatu dezakeena. Hiritarrekin kontrastatu egin nahi dugu, aportazioak jaso eta legez eman beharrezko pausu guztiak eman hiri eraberritze plan berezi bati aurre egiteko”.

“Udalaren asmoa, bilera hauekin prozesuari hasera ematea da. Bileren ostean, epe bat irekiko dugu erantzunak eta aportazioak jasotzeko, eta udazkenean ekingo diogu Plan Berezi bat idazteari. Zenbait urtez luzatuko den prozesua da, gero auzoan eta hirian zeresana duten hainbat administrazioengana jo behar dugu eta, eskumenak haienak baitira. Egiten den lehen planteamendua potentea da, auzoari itxura erabat berritzea suposatzen du, baina epe luzerako proiektu baten aurrean gaudela argi utzita” gehitu du Sagarzazuk.

Hiru fase desberdin
Patxo de Leon arkitekto eta urbanista izan da aurretiazko ikerketa hauek idatzi dituena. “Hiru fase desberdin planteatzen dira urteetan luzatuko den prozesu batean. Lehen fase batean, Eskapatxuloko gune ekonomikoaren birantolaketa eta Amute-Zubimuxu artean oinezkoentzako eta txirrindentzako bidea eraikitzea izango litzateke”.

“Bigarren fasean, Mendeluko Iparra deitzen den inguruaren birantolaketa egitea, biaduktu bat eraikitzea eta Mendelu kalearen eraberritzea izango litzateke. Honetarako, nahitaezkoa da zenbait eraikin eraistea. Saura-Enea inguruan dagoen urmaela hortik kentzea ezinbestekoa da, Plaiaundira eramatea planteatzen delarik”.

“Hirugarren eta azken fasean, auzoan beharrezkoak diren etxebizitzekin zer egin planteatzen da. Zaharberritzea edota ordezkatzea dira aukerak. Bigarren fasean eraitsi beharko lirateken etxebizitzak hemen ordezkatu beharko lirateke” esan zuen De Leonek.

“Bileren ondoren, auzoetan erakusketa bana jarriko dugu aurretiazko azterketa hauek grafikoki azaltzen, eta auzotarren aportazioak jaso nahi ditugu. Horietaz gain, ARMA PLAZA eraikinean beste erakusketa bat jarriko dugu gaurtik. Informazio guztia gainera www.hondarribia.eus gunean zabalduko dugu”.

Hurrengo hitzordua bihar izango da, urtarrilak 30, arratsaldeko 19:00etan Amuteko bizilagunen elkartean.

leer más itzuli