Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-03-2019

Plenoak martxoak 8ko emakumezkoen grebaren aldeko posizioa hartu zuen

Plenoak martxoak 8ko emakumezkoen grebaren aldeko posizioa hartu zuen


Atzo bi ordu t’erdiz luzatu zen otsaileko ohiko osoko bilkuran hainbat erabaki onartu ziren. Horien artean, ahobetez adostu zen datorren martxoaren 8an deitutako emakumeen greban “Udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea, eta ardura hartzea zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko”.

Atzo bi ordu t’erdiz luzatu zen otsaileko ohiko osoko bilkuran hainbat erabaki onartu ziren. Horien artean, ahobetez adostu zen datorren martxoaren 8an deitutako emakumeen greban “Udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea, eta ardura hartzea zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko”. Gainera, Muliate inguruan sortuko den kale berri bati Jose Bergamin izena jartzea erabaki zen.

Hortaz gain, alderdi politiko guztiek PP-ko zinegotzi den Jose Miguel Ochotecori elkartasuna adierazi zioten pasatako azaroaren 1ean bere etxebizitzako balkoian jasandako erasoaren aurrean, ezezagun batuek sei arraultza jaurti zituztenean bere etxebizitzara.

Bilkura hasi aurretik, Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuko langile batek eta ordezkari sindikalak bere lan egoera salatu zuten Plenoaren aurrean.

Eguneko aztergaiaren laugarren puntuan ‘Hondarribia’ markaren irudi berria onartu zen. EAJ-k aldeko botua eman zuen, eta gainontzeko alderdiek abstentzioa eman zuten. Maria Serrano zinegotziak adierazi zuenez, “azken garaietan komunikazio eta irudi arloetan gauza asko aldatu dira, eta gure armarria euskarri desberdinetara egokitzeko lanetan aritu gara. 2013an egindako Turismo Plan Zuzentzailean irudia egokitzeko beharra azaltzen zen, baita Udal Gobernuaren Agintaldi Planean ere”.

“Datozen egunetan aurkeztuko dugu irudi berria eta komunikazio kanpaina bat burutuko dugu segitu zuen Serranok. ABOTSANITZek esan zuenez, “ez daukagu ezer markaren aurka, baina iruditzen zaigu nahitaezkoa dela herritarrei aukeraketa prozesuan parte hartzeko aukera ematea”.

Jose Bergamin kale berria
Muliateko inguruan egiten ari diren etxebizitza berrietan kale bat sortu da, soto bakarrekoa izango dena. Udalbatzak adostu zuen Jose Bergamin Hondarribian 1983tik lurperatuta dagoen idazle eta politikari errepublikarra eta komunista zenaren izena ematea, hala erabaki baitzen 2007an udalbatza batean, eta oraindik orduko erabakia egikaritu gabe zegoen. EAJ, EH BILDU, PSE-EE eta PPk aldeko botoa eman zuten, eta ABOTSANITZek abstentzioa erabaki zuen, “nahiz eta miresmena eduki Jose Bergamin zenagatik, uste dugu herritarren partehartzea falta dela hau bezalako erabakietan”.

Aztergaiaren 8. puntuan ABOTSANITZek aurkeztutako mozioa atzera bota zen, PSE-EEren abstentzioa,  EAJren aurkako botoekin eta ABOTSANITZ, PP eta EH BILDUren aldekoekin. Bertan, udal zerbitzuen zenbait kontratazio iraungituta daudela eta beraz, Administrazio Publikoko kontratazio legea urratuz darraitela lanean esaten zen.

leer más itzuli