Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-03-2019

Guadalupeko Santutegian gaueko argiteria ornamentala hobetu egin da

Guadalupeko Santutegian gaueko argiteria ornamentala hobetu egin da


Hondarribiko Udalak azken egunotan Guadalupeko Santutegia argiztatzen duten kanpoko argiteri ornamentala berritu egin du.

Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Udal Brigadako langileek egindako lana izan da. Egunez eta gauez egin diran lanak izan dira, egunez instalazioa eta gauez frogak burutuaz. Guadalupeko Santutegia argiztatzen zuten argietan inbertsioa egin dugu, behar moduan argiztatua egon dadin. Gauez begiratzen badugu ohartuko gara zer nolako aldaketa egon den”.

“Lan hauek Hondarribiko ondarea balioan jartzeko Udalak egindako ekintzetan sartu behar ditugu. Santutegia XVI. mendekoa da, eta orduz geroztik hainbat izan dira eraikinean eta inguruan egindako hobetze lanak. Argiztapen berria jartzea ildo berean doa” amaitu du Altunak.

leer más itzuli