Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019

Bertako produktuaren astearen laugarren edizioa apirilaren 8tik 14ra

Bertako produktuaren astearen laugarren edizioa apirilaren 8tik 14ra


Apirilaren 8tik (astelehena) 14ra (igandea) Hondarribian bertako produktuaren astearen laugarren ekitaldia egingo da.

Aurkezpena gaur goizean burutu da Damarri plazako azokan, eta han izan dira Juan Luis Silanes Ingurumeneko zinegotzia, baita ekimenean parte hartzen duten Mikel Muñoz eta Gorka Cepeda Gran Sol taberna eta Arroka Berri jatetxeko sukaldariak.

“Aurreko edizioetan bezala, Hondarribiko Azokaren irudia eta bertako produktua bultzatzea da bere helburua” esan du Silanes zinegotziak, “baita gure ekoizleen lanaren eta iraunkortasunaren inguruan eta elikadura-ohitura osasungarrien alde egiten duten ekarpenaren garrantzia nabarmentzea ere”.
“Aldi berean, gastronomiaren eta bertako produktuaren arteko lotura indartzen jarraitu nahi da, tokiko ostalaritzaren eta Azokaren arteko harremana irmotzearren”.

Hauek dira 2019ko ediziorako Hondarribiko Udalak antolatu dituen jarduerak eta tailerrak:
* Eskola-bisitak Arrantzaleen Kofradiara, Azokara eta Botika Agroaldeara, apirilaren 8, 10 eta 11n.
* Bisita profesionalentzat Basque Culinary Center-era, apirilaren 9an.
* Madalenen tailerra, Garua Kafetegiaren eskutik Gibeleta Eguneko Zentroko erabiltzaileentzat, apirilaren 8an, 15:30etik 17:00etara.
* Basalandare jangarrien tailerra, Leire Etxaidek emana Itsas Etxea Elkartean, apirilaren 9an, 19:00etatik 20:30era.
* Sukaldaritza tailerra, Arroka Berri jatetxeko Gorka Cepeda sukaldariak emana Itsas Etxea Elkartean, apirilaren 10ean, 19:00etatik 21:00etara.
* Bertako pintxoen tailerra, Gran Sol jatetxeko sukaldari den Mikel Muñozek emana bere Gastro Tokian, apirilaren 11n, 19:00etatik 21:00etara.
* Txokolatezko opilen tailerra haurrentzat, Amona Margarita gozogintzako tailerrean, apirilaren 12an, 17:30etik 19:00etara.
* Gaileten tailerra haurrentzat, Legamiak emana San Pedro kalean, apirilaren 13an, 11:00etatik 13:00etara.
* Showcooking-a, Koldo Emeryk aurkeztu eta Sardara tabernako sukaldari Gorka Soutok emana San Pedro kalean, apirilaren 13an, 11:30etik 14:00etara. Jarduera honetan, Azokako bisitariek bale bat eskuratu ahal izango dute bertan erosketak egitean, eta pintxo baten truke erabili ahal izango dute showcooking saioan.

leer más itzuli