Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019

Gazteei zuzenduta hainbat ekitaldi datozen aste eta hilabeteetarako

Gazteei zuzenduta hainbat ekitaldi datozen aste eta hilabeteetarako


Gaur goizean Udaletxean emandako prentsaurrekoan datozen asteetarako gazteei zuzendutako ekitaldien berri eman da. Maria Serrano Gazteria zinegotziak departamentutik antolatu diren egitasmoak zerrendatu eta ezagutzera eman ditu.

Gaur goizean Udaletxean emandako prentsaurrekoan datozen asteetarako gazteei zuzendutako ekitaldien berri eman da. Maria Serrano Gazteria zinegotziak departamentutik antolatu diren egitasmoak zerrendatu eta ezagutzera eman ditu.

“Herriko gazteei zuzenduta hainbat ekimen desberdin antolatu dira. Gazteei begira, denak euskaraz, eskaintza zabal bat eskaintzen saiatu gara” esan du Maria Serranok.

“Gaur bertan ireki da Uda Jolasen aurretiko izena emateko epea. 5 eta 11 urte bitarteko gazteei zuzenduta, uztailean izango da. Larunbaterarte dago epea izena emateko, 200 hondarribiarrentzat dago tokia”.

“12tik 14 urte artekoentzat Uda Abentura antolatzen da, uztailean ere. Aurretiko izenemateak apirilaren 8tik 13ra izango dira.

Aste Santuan eta Pazko Astean ere
“Aste Santuko oporrei begira, 8 eta 11 urteko gazteentzat ‘Gaztetek’ ekimena egingo da. Gazteek bere asmamena jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileekin sustatzea bilatzen da. Badira bizpahiru urte abian jarri genuela, eta arrakasta handiko ikastaroak izan ohi dira. Izenemateak apirilaren 1etik 6ra egin beharko dira. Aurtengo ikastaroa ‘Kids Royale Minecraft’ izango da”.

“Oso ongi funtzionatzen duen beste ekimen bat ‘Konkis Aiako Harria’ da. Datorren apirilaren 15, 16 eta 17an izango da, nahiz eta izenemateak bihar bertan irekiko diran. Parte hartuko duten gazteen gurasoekin bilera bat egingo da gero apirilaren 5ean, dena Puntaleko gaztelekuan” gehitu du Serranok.
“Hortaz gain, Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzutik urtero bezala Hondar Kirolak, San Marko egunean jarduera bereziren bat… izango dugu. Emango dugu hauen berri aurreraxeago” amaitu du Serranok.

Informazio guztia www.hondarribia.eus/gazteria gunean topatu ahal izango da.

leer más itzuli