Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2014

UDALAK BABES OFIZIALEKO BIGARREN ESKUKO SEI ETXEBIZITZA ZOZKETATUKO DITU

UDALAK BABES OFIZIALEKO BIGARREN ESKUKO SEI ETXEBIZITZA ZOZKETATUKO DITU


Zozketan sartzeko beharrezkoa izango da BAZean hilaren 14tik (ostirala) apirilaren 25a bitarte izango den erregistroan izena ematea.

Hondarribiko Udalak Komentuaurre eta Muliate sustapenetako babes ofizialeko bigarren eskuko sei etxebizitza zozketatuko ditu, eta zozketan sartzeko bi baldintza bete behar dira: etxebizitza publiko babestuak eskuratzeko baldintzak betetzea, eta Bigarren Eskualdaketako Etxebizitza Publikoetarako Eskaeragile Erregistroan izena emana izatea.

Aitor Kerejeta Alkateak zozketari buruzko xehetasun gehiago eman ditu. “Iazko ekaineko Osoko Bilkura batean aipatutako Eskaeragileen Erregistroa sortzea onartu zen. Helburua zera da, baldintzak betetzen dituen herritarrari erraztasunak ematea etxebizitzak jabetzan edo azalera eskubidean eskuratzeko, eta orain arte hain  neketsuena zen tramite guztia erraztea”.

Guztira sei etxebizitza zozketatuko dira, bost Komentuaurren eta bat Muliaten. “Eskaeragileen Erregistroan izena emateko epea ostiral honetan zabalduko da BAZen, eta apirilaren 25ean amaituko da”, adierazi du Kerejeta Alkateak. “Aurreikusita dago maiatzean zozketa publiko bat egitea notario aurrean, eta datozen asteetan emango ditugu honen inguruko xehetasun gehiago”.

Zozketan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da Hondarribian erroldatua egotea hamar urtez gutxienez, edo bestela lehendik hamar urtez erroldatua egona izatea, eta horrez gain Eusko Jaurlaritzak babestutako etxebizitzaren alorrean ezarritako baldintzak betetzea.  Bizikidetza unitate bakoitzeko bakarrik izenemate bat egin ahal izango da. Zozketatu beharreko sei etxebizitzen artean batek 3 logela ditu, beste lauk 2 logela, eta azkenekoak logela 1 du. Denek trasteleku eta garaje bat dute.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli