Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2014

UDALA HAINBAT AUZO-BIDE KONPONTZEN ARI DA JAITZUBIA ETA AKARTEGI

UDALA HAINBAT AUZO-BIDE KONPONTZEN ARI DA JAITZUBIA ETA AKARTEGI


Hondarribiko Udala zenbait auzo-bide zolatu eta konpontzen ari da azken aste hauetan 150.000 euro inbertituz. Udaleko Nekazaritza Sailak abian jarritako proiektua da.  Aurten Akartegi eta Jaitzubian egingo dira ia kilometro erdi hobetuko direlarik 2013ko aurrekontuarekin. Construcciones Otegi-Gaztañaga enpresa egiten ari da lana. Hortaz gain, udazkenean Zimizarga eta Amuten bide gehiago hobetuko dira.

Juan Luis ‘Kalixa’ Silanes Nekazaritza zinegotziak zera esan du Bordaberri Txiki baserriaren inguruetan egin den prentsaurrekoan: “Udalak oso ahalegin berezia egin du, 150.000 euro inbertitu ditugu auzo-bideak hobetzeko, eta uste dugu hori krisi garaian oso garrantzitsua dela. Gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu auzo-bideak, eta ederki eskertuko dute lan hori”.
“Zenbait eremutan behar handia dago” esan du Silanesek. “Aurten Bordaberri Txiki (195 metro), Bordaberriko Erreka  (100 metro) eta Jaitzubiako Luberri Azpin (175 metro) egin ditugu hobekuntzak, behar gehiago zutelako asmotan ".

Hortaz gain, Nekazaritza departamentutik herriko zenbait auzoetan inbertsio puntualak egiten ari gara. Udazkenean, eta 2014ko aurrekontuarekin beste 100.000 euro inbertituko dira Txomiñeneatik Mikeleneara doan bidean, Bottika baserriaren aurrean (biak Zimizargan) eta Maidanea inguruan ere Amuten.

“Azkenik, esan behar da ere 68.000 inbertituko direla Hondarribian dauden nekazal bideen inbentario bat egiteko eta udal lur sailen eguneratze bat egingo da, dokumentazio modura eduki ahal izateko” amaitu du Silanesek.

leer más itzuli