Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2019

Hondarribia Summer Market ekimenaren balorazio positiboa egiten du Udalak

Hondarribia Summer Market ekimenaren balorazio positiboa egiten du Udalak


“Hondarribia Summer Market lehen aldiz burutu da Hondarribian asteburuan. Oso balorazio positiboa egin beharrean gaude Udaletik” adierazi du Merkataritza eta Turismo Zinegotzi den Maria Serranok.

“Hondarribia Summer Market lehen aldiz burutu da Hondarribian asteburuan. Oso balorazio positiboa egin beharrean gaude Udaletik” adierazi du Merkataritza eta Turismo Zinegotzi den Maria Serranok. “Eguraldia lagun izan dugu uneoro eta hori faktore garrantzitsua izan da”.

“Igandean larunbatean baina jende gehiago ikusi zen, larunbatean hondartza giroa zegoelako agian. Halere, mugimendua ikusi da eta lehen balorazioak positiboa izan behar du. Parte hartu duten Hondarribiko merkatarien lehen balorazioa ona izan da, eta antolatu diren jarduera eta tailerrek arrakasta handia izan dute”.

“Datozen egunetan inkestak bidaliko dizkiegu merkatariei, eta haiek jasotzerakoan laburpen sakonago bat egiteko aukeran egongo gara”.

Gogoratu behar da merkatua Udalak antolatu duela, Hondarribia Abian enplegu eta garapen ekonomikorako planaren barnean. Helburu nagusietako bat, bertako merkataritza sustatzea da.

leer más itzuli