Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-04-2014

ASTE SANTUKO X. ARGAZKI LEHIAKETA ANTOLATU DU TURISMO DEPARTAMENTUAK

ASTE SANTUKO X. ARGAZKI LEHIAKETA ANTOLATU DU TURISMO DEPARTAMENTUAK


Udaleko Turismo Sailak Hondarribiko X. Argazki Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan edonork parte har dezake, nahiz eta bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzazken, inoiz saritu edota argitaratu gabeak.

Argazkien neurria 20 x 30 zmkoa izango da, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzekaldean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berdinak. Kartazalaren barruan egilearen izen abizenak, helbidea, telefonoa eta N.A.N.ren fotokopia erantsiko dira.

Argazki guztiak Biztanlearen Arreta Zerbitzuan –BAZ- entregatuko dira, maiatzaren 10 aurretik, 13.00ak arte. Argazki onenak, Zuloaga Etxean 2015eko Aste Santuan erakutsiko dira.

Irabazlearentzat 500 euroko saria egongo da, 400 euro bigarrenarentzat eta 300 hirugarrenarentzat.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli