Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-04-2014

PORTUKO TAO TXARTELAK ERRETIRATZEKO EPEA IREKITA DAGO

PORTUKO TAO TXARTELAK ERRETIRATZEKO EPEA IREKITA DAGO


Irekita dago jadanik Portuko TAO txartela erretiratzeko epea. Horregatik, dei egiten zaie Portuan bizi diren eta autoa bertan erroldatua dutenei BAZetik pasatzeko. Erreziboak bidalita daude, eta ordaindu ondoren BAZetik pasa behar da hiritarra. Datorren astean (Aste Santua) 2014 txartelak indarrean jarriko dira beraz 2013ko txartelak  baliogabe geratuko dira.

30 eurorekin, Portua auzoa, Bentako parkina, Foru eta Minatera kalean aparka daiteke urte osoan. 50 eurorekin aldiz, aipatutako guneak gehi Ramon Iribarren pasealekua eta hondartzako parkinean aparkatu ahal izango da, eremu hau udaldian martxan jartzean.

leer más itzuli