Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-04-2014

GEO HONDARRIBIA, HONDARRIBIKO ZERBITZU GUZTIAK MAPA BATEAN

GEO HONDARRIBIA, HONDARRIBIKO ZERBITZU GUZTIAK MAPA BATEAN


Dagoenik martxan dago Geo Hondarribia, Hondarribiari buruzko informazio guztia biltzea bideratuko duen euskarri teknologiko berria, denda, jatetxe, nahiz ostatuei eta Hondarribian garatu daitezkeen jarduerei buruzkoa. Aurkezpenean Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkatea, Ivan Sanz eta Iñigo Recalde izan dira, proiektua egin duen Southvisions enpresako kideak.

“Web orri berri honekin, www.geohondarribia.org, 3 Dimentsiotan dagoen Hondarribiko maparekin herrian dagoen eskaintza guztia azaldu nahi dugu. Modu erraz eta modernoan informazio guztia izan daiteke eskura: zerbitzuak (kultur eta kirol zentroak, farmaziak, ikastetxeak...), Merkataritza Gida, Ondarea, toki egokiak planak egiteko, otordua egiteko edo lo egiteko, ibilbideak, urbanismoa… Informazio osoa lau hizkuntzetan dago, euskaraz, erderaz, frantsesez eta ingelesez” adierazi du Kerejetak.

“Berrikuntza nagusia zera da, dendari eta ostalariek beraien establezimenduari buruzko informazioa mantendu eta kudeatu ahal dutela. Helburua Hondarribia osatzen dugun eragile guztien inplikazio aktiboa bilatzea du.  Hartarako, orain dela hilabete bat gutun bat bidali genien merkatari eta ostalariei, eta askok datuak edo argazkiak eman dizkigute, zerbitzuari kalitate handiagoa emateko” adierazi du Kerejetak.

“Erabiltzaile guztiei begira egindako zerbitzu arina da” esan du Ivan Sainzek, “edozein herritarrek bertan eguneroko informazioa izateko (autobus lineak eguneratuta, bidegorriak…), eta bisitariek ere jakin dezaten non egin dezaketen otordua, edo lo, besteak beste. Hiru dimentsiotan ikus daitezke irudiak, baita bitan eta mapa balitz bezala ere. Irudia irekitzen denean, informazio gehigarria agertzen zaigu, non dagoen, nola hel zaitezkeen… Denetatik topa dezakegu”.
Euskarri berria edozein ordenagailutan kontsulta daiteke, eta gainera mugikorrerako bertsioa ere badu.  www.geohondarribia.org gunean sartu eta deskargatu daiteke telefonorako.

leer más itzuli