Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-11-2013





BERRIKUNTZAK 2013-2014 JARDUERA KANPAINAN

BERRIKUNTZAK 2013-2014 JARDUERA KANPAINAN

Mugitzeko sailtasunak dutenentzako aktibitatea
Bizi kalitatea optimizatzea eta hobetzea. Artikulazioen mugikortasuna eta koordinazioa lantzea eta areagotzea. Arnasketa hobetzeko teknika. Mugikortasun arazoa duten pertsonak laguntzeko eta haien gaitasunak hobetzeko talde-klaseak, zenbait tresnak erabiliz.

Irakasle: Luis López

Entrenamendu funtzionala:
Mugimendu funtzionalez eraikitako  ikastaroa da. Mugimendu guztiz naturalak  dira Hajek, gure egunerokotasunean aurkitu ditzakegunak, eta gihar kateetan lantgzen direnak, intentsitate maila ezberdinak erabiliaz.
Honetaz gain eta indarra lantzeko, tinkotze lan espezifiko bat planteatzen dugu; mugimendu funtzionalen teknika lantzeaz gain; hau ere era espezifikoan lantzen da.
Guzti hau, talde dinamika baten bidez, beti ere banakoaren adapazio egokia bilatuaz.

Irakasle: Nerea Aizpuru

Funky ( 10-15 urte ) eta Jazz ( 6-9 urte)
Aproposa haurrak eta gazteak dantza mugimenduak egiten hasteko eta gorputz erritmoa hobetzeko. Hauek dira helburuak: bultzatzea musikaren hautematea  (erritmoa, intentsitatea...), oroimena hobetzea (pausoak ikasi eta memorizatu) eta gorputz adierazpena garatu modu dibertitu eta sortzailean.

Igeriketa intentsiboa helduentzat, larunbatetan: 
Hamabosteroko jarduera, 90 minutukoa, mailen arabera hiru ordutegi desberdinetan.
Hobetzeko crol teknika edo prestatzeko proba jakin batzuk (triatloia, zeharkaldiak, hegal igeriketa...)

Ordutegia: 15:30-17:00
17:00-18:30
18:30-20:00

Irakasle: Beñat Olazabal

Gehiago itzuli