Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2014
MULTIKIROLA ETA 2014KO UDAKO KANPAINAKO BERRITASUNAK
Beste behin Multikirola umeentzako (5-12 urte) ekintza arrakastatsua antolatu dugu. Uztaila eta abuztua bitartean gauzatuko da eta lau hamabostalditan banatua egongo da, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00etara.
Izena emateko egunak:
Harpidedunak, ekainaren 9tik aurrera
Harpidedunak ez direnak eta 15 eguneko edo hilabete bateko bonua dutenak, ekainaren 11tik aurrera
Berritasunen artean honakoak aurkitu ahalko dituzue:
CYCLING GAZTEA ekintza, 12-15 urte bitarteko gazteei zuzendua; astearte eta ostegunetan 10:30etik 11:30etara.
FITBIKE, Tonifikazioa eta Cycling-a bateratzen dituen ekintza; astearte eta ostegunetan 09:15etik 10:30era.