Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2014





MIGUEL ANGEL IZQUIERDORI HONDARRIBIKO ESKUBALOIAK EGINDAKO OMENALDIA

MIGUEL ANGEL IZQUIERDORI HONDARRIBIKO ESKUBALOIAK EGINDAKO OMENALDIA MIGUEL ANGEL IZQUIERDORI HONDARRIBIKO ESKUBALOIAK EGINDAKO OMENALDIA MIGUEL ANGEL IZQUIERDORI HONDARRIBIKO ESKUBALOIAK EGINDAKO OMENALDIA

Apirilaren 27an, igandean, HONDARRIBIA ESKUBALOI KLUBAK liga erregularra amaitu zuen 500 ikusleren aurrean, Euskadiko txapeldunorde geratuz.Postu honek lehen mailara igotzeko fasea jokatzeko aukera emango die zehazteke dagoen egoitza batean.

Partidaren aurretik Miguel Angel Izquierdori omenaldia egin zitzaion eskualdeko eskubaloi baseari eskainitako 30  urteak eskertzeko. Gaur egun kadete taldearen koordinatzailea eta entrenatzailea ez ezik,Izquierdo Ama Guadalupekoa haurren taldearen entrenatzailea eta Gipuzkoa Kadetearen eta Euskadi Infantilaren hautatzailea da. Horrez gain, eskubaloi eskolaren arduraduna da (egun 15 ume daude bertan)

Klubaz gain, hainbat pertsonek parte hartu zuten omenaldian, baita sariak banatu ere:
TXOMIN SAGARZAZU ETA PILAR VALENCIANO Hondarribiko Udalaren ordezkaritzan 
JOSE ANGEL SODUPE BIDASOA KIROL KUBLEKO ZUZENDARIA 
JOSE MANUEL RUIZ DE CENZANO EUSKAL FEDERAZIOKO ZUZENDARIA 
GOYO VILORIA EUSKAL FEDERAZIOKO TEKNIKARIA
JOSE ANGEL GARCIA VARA GIPUZKOAKO FEDERAZIOKO ZUZENDARIA 
ALEX NOGUES GIPUZKOAKO FEDERAZIOKO TEKNIKARIA 

Iruneko Udaleko kideek eta José Maria Salvador klubaren babesle nagusia den LA BACALADERAko gerenteak, HONDARRIBIKO Udalarekin batera,omenaldian parte hartu ahal ez izana adierazi zuten,arrazoi ezberdinak medio.

Partida amaitu ondoren jokalariek, teknikariek, zuzendaritzak eta hainbat denboralditako 30 bat jokalari ohik kiroldegian bertan dagoen ARDORA JATETXEAN bazkaria izan genuen. Guztira 172 pertsona bildu ginen. JAI APARTA IZAN ZEN.

Gehiago itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

2020

2019

2018

2017

2016

2015

2014

2013

Usabal

Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?