Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2014





HONDARRIBIA IKASBASKETSASKIBALOIKLUBA

HONDARRIBIA IKASBASKETSASKIBALOIKLUBA

Balioak irakastea eskubaloiaren bidez. Premisa horrekin jaio zen Hondarribia IkasbasketSaskibaloiKluba, Txingudi ahaztezinaren desagertzearen ondorioz indarrak eta ilusioak batuz izandako klubaren harrobi lanetan jarraitzeko asmoz elkartu ziren kirolaren maitale hauen lanari esker. Baina euren filosofia propioarekin. Jokalarien hezkuntza pertsonala aurrejarriz, garrantzizkoak diren balioak irakatsiz, norbere lana zein taldekoa, lagunartekotasuna, errespetua, disziplina, etab.  

Abuztuaren 25ean egi bihurtu ahal izan zen,  Candy Navarrok, KukoArruabarrenak, Jose Mari Salvadorrek, Belén Rojasek, Juan Arruabarrenak eta Oscar Ceak sustaturik  eta bere eskuzabaltasunari esker, Hondartza Polikiroldegian talde ezberdinetan jokalari gazteek izena eman eta euren lehen entrenamendua bete zutenean. Adin guztietako ia 100 neska, 7 plantila osatuz kategoriaka: benjaminak 1, kimuak 1,kimu-haurrak 1, haurrak 2, kadeteak 1 eta  gazteak 1. Hala ere, klubak, izandako harrera ikusirik, mutilentzako benjamin, kimu, kimu-haur eta haur-taldeak osatzeko asmoa du, oraingoz.

Esan beharra dago ordea, horrelakorik egitea pentsaezina izango zatekeela Hondarribiako Udaletxearen eta aventura honetan parte hartu duten babesleen laguntza ordainezina gabe:  Cafetería Miramar, Cárnicas San Marcial, La Bacaladera, Salto Inspired Access, Torrealday Asesores y Consultores, BatzokiJatetxea, Federópticos eta Urbycolan. Beraien laguntzarekin, Ikasbasketek aurrera pausuak eman ahal izatea espero du, baina bi baino gehiago ez boterik eman gab.  

ESKOLA              150 euro    ( 2006/2005 )     Entrenamenduak OSTEGUNA
1. ALEBINA          150 euro   ( 2004 )              ASTEARTEA
ALEBINA              250 euro   ( 2003 )              ASTEARTEA-OSTEGUNA
HAURRA              300 euro    ( 2002/2001 )     ASTELEHENA-ASTEAZKENA-  OSTIRALA
KADETEA            350 euro    ( 2000/1999 )     ASTELEHENA-ASTEAZKENA- OSTIRALA
JUNIOR                350 euro    ( 1998/1997 )    ASTELEHENA-ASTEAZKENA- OSTIRALA

ASTELEHENA              18:15-19:30
ASTEARTEA                17:30-19:00
ASTEAZKENA              18:15-19:30
OSTEGUNA                 18:15-19:15
OSTIRALA                   18:30-20:00

Gehiago itzuli