Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2015





500.000 EURO 2015EAN KIROLETARAKO HONDARRIBIAN

500.000 EURO 2015EAN KIROLETARAKO HONDARRIBIAN
Hondarribiko Udaleko Kirol Departamentuaren 2015Eko aurrekontua 500.246 eurokoa da, iazko kopuruaren oso antzekoa. Txomin Sagarzazu Kirol zinegotziak esan duenez, “departamentuaren aurrekontuaren helburu nagusienak hauek dira: Hiriko kirol elkarteei beren ohiko jardueran laguntzea, heziketa-kirola, bereziki eskola-kirola, bultzatzea, eta kirol instalazioen eta ekipamenduen mailari eustea”.

“Aurrekontuaren zati nagusiena, ia 300.000 euro dirulaguntzetan erabiltzen direnak dira, gastu arruntetarako 127.000 euro dira, batez ere Jaietako pilota jaialdia eta udako zesta jaialdiak aipatu behar direlarik, eta nola ez, futbol zelaiaren zainketa, Amute eta Soroetako kirol guneak, edota Hondarribia Arraun Elkarteko azpiegitura berriaren alokairua”.

“Aurrekontuaren transferentziei dagokienez, laguntza izendunak badira 147.000 eurokoak, beste 90.000 €  elkarteen eguneroko jardueragatik, 30.000 € eskola kiroleko hitzarmenetarako, edo 13.000 € jarduera konkretuak antolatzeagatik, adibidez Rallysprinta, triatloia, judo torneoa, Bikingo Eguna edota Multiekintza Egokitua” amaitu du Sagarzazuk.

Gehiago itzuli