Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2015





UDAKO KANPAINA 2015

UDAKO KANPAINA 2015

Berriz ere, kanpaina martxan jartzeko helburua zuen behar eta gogoei egokitzea izan da; horrela izanik, aurreko urteetako harreraren ondoren, cycling-a berriz ere eskainiko dugu 8:15ean; tonifikazioa 10:00etan  eta cycling gaztea 10:15ean, beste ekintzen artean.

Gazteei zuzendutako ekintzen kanpaina 4 hamabostalditan banatzen da, cycling gaztea eta aerojazz izan ezik hilekoak dira eta. 
  • 1.hamabostaldia:  uztailaren 3tik 16ra.
  • 2.hamabostaldia:  uztailaren 17tik 30era.
  • 3.hamabostaldia:  abuztuaren 3tik  14ra.
  • 4.hamabostaldia:  abuztuaren 17tik  28ra.

Helduen kanpainak hileko ekintzak (uztaila eta abuztua) hartzen ditu barnean. Aurten nabarmentzekoa CARDIOFIT berritasuna (Astearte eta osteguna 19:30/21:00) :lan aerobikoa (cycling-a batez ere), indarra, erresistentzia eta tonifikazio lanarekin osatua. 

Izena emateko epea ekainaren 8an hasten da (abonatuentzat) eta ekainaren 10ean ez abonatuentzat. 

Edozein galdera izanez gero, harreran galdetu edo deitu  943-647137 telefono zenbakira.

erantsitako artxiboa ireki

Gehiago itzuli