Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014





Igerilekuak erabiltzeko arauak

Igerilekuak erabiltzeko arauak

Instalazioen erabilera egokia izan dadin eta gainerako erabiltzaileen errespetuagatik, jarraian igerilekuak erabiltzeko oinarrizko arauak izendatuko ditugu:

1- Kiroldegiko edozein dotazioetan erretzea, guztiz debekatuta     dago.Baita, edozein edari edo elikagaien kontsumoa ere;   horretarako taberna kafetegia dago.

2-Kirol dotazio guztien erabilerarako, arropaz aldatzeko eta hauek gordetzeko, aldagelen eta lehiatilen erabilera derrigorrezkoa da.

3-Igerilekuetan, bainoa hartu baino lehen dutxatzea      derrigorrezkoa da.

4-Igerilekuetan , txanoaren erabilera derrigorrezkoa da. 

5-Igerilekuetara sartzeko korridoreetan eta igerilekuaren inguratzen dituzten tarteetan, kale oinetako eta kirol oinetakoen erabilera galerazita dago, eremu hauetan, txankleten erabilera da gomendagarriena.

6-Kale batean pertsona bat baino gehiago egotean eskubitik igeri egitea( Gurpilean) aholkatzen da.

7-Kiroldegiaren erabiltzaile eta bazkideak, gainontzeko erabiltzaile eta bazkideei kalte edo eragozpenak, eragin diezazkieten joku eta iharduera arriskutsuen egikaritza debekatuta dute, igerilekuetako baso eta korridoreetan batez ere.

8-Igerilekuko dutxetan ezin da xaboia erabili.

9-Erabiltzaile eta bazkideek, sorosleak esandako bainu aldea errespetatu behar dute. 

Gehiago itzuli