Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 02-08-2018





NEGUKO KANPAINAN BERRITASUNAK

NEGUKO KANPAINAN BERRITASUNAK

Aurki izango duzue informazioa eskura harreran, baita webgunean ere, baina 2 berritasun aurreratzeko aprobetxatzen dugu:

CYCLING ORDUTEGIAREN LUZAPENA astelehen eta asteazken 
10:15etatik 11:15etara

HAURRENTZAKO YOGA astean 45 minutuko iraupena duen saio bat 17:00etatik 17:45etara astearte edo ostegun.

Arnasketa, gorputz-jarrera eta erlaxazio dinamikak proposatzen dira, musikatik, jokotik, ipuinetik …. garatzen direnak.

Yoga helduen lantzat hartzen da, gorputzaren bidez giza nortasunaren aspektuak lantzera iristen delako, teorian, dagoeneko pertsona helduan garatuak daudenak.

Haurretan, oraindik nortasunaren garapen etapa horretan daudenez, lana garapen horretan laguntzea da gehiago, haurrak izateko eta horrela espresatzeko duten beharra errespetatuz.

Haurrei zuzendutako  yogan, dinamikak (arnasketa, gorputz-jarrera eta erlaxazioa) jolasetik proposatzen dira, inoiz galdu behar ez genukeen nork bere burua ezagutzeko modu hain gozagarri hori.

Talde txikiek giro erlaxatua izan dadin laguntzen dute, eta adinen heterogenotasunak (8-11 urte bitarteko haurrak) norberaren onarpena  eta balioespena sortzen dituzte, eta beraz, besteekiko kooperazioa eta enpatia.

Gorputz-jarreren bidez mugikortasuna, indarra, malgutasuna eta koordinazioa ezagutzen dira. Eta euren arnasketaz kontzientzia hartzen dute, lasaitasun emozionala nabaritu eta isiltasunaren balioa ezagutzen dute. 

Gehiago itzuli