Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2019





GELDIALDI TEKNIKOA

GELDIALDI TEKNIKOA

Irailaren 11n, 10 eguneko itxieraren ondoren,  Hondartza Kiroldegiak berriz ireki ditu  ateak. 10 egun horiek 742/2013 Dekretuan jasotzen diren egin beharreko lanak egiteko aprobetxatu ditugu, ( lau konpentsazio hodien garbiketa, ACS-etan shock-tratamendua hipertermiagatik, AFCH-an hiperklorazioagatik shock-tratamendua), instalazioa irekita izanda burutu ezin zitezkeen lanak egiteko. Beste askoren artean: 
  • Igerileku txikiko eta handiko pareten junturak berritzea.
  • Igerileku osoko hondartzen junturen berritzea. 
  • Igerilekuko aldagela guztietan lurzoruko junturak berritzea.
  • Igerilekuko emakumeen dutxetan mono-mandoak jartzea..
  • Margoketa orokorra.
  • Instalazio osoaren ezohiko garbiketa.. 
  • Gimnasioko makina ezberdinen errebisioa.. 
  • Aldaketa gimnasioko makinen banaketan, ondoren jarriko diren bi AMTei lekua egin ahal izateko.
  • Kanpoko pistetara dijoan korridoreko taulen berriztatzea.
  • Gizonezkoen igerilekuko aldageletako pertxeroen berritzea.

Gehiago itzuli