Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-04-2014





UDA KANPAINARAKO IZEN EMATEAK

UDA KANPAINARAKO IZEN EMATEAK

Uda gainean dugula-eta, jakinarazten dizuegu jardueren kanpaina uztailaren 2an hasi eta abuztuaren 29an bukatuko dela. Urtero bezalaxe, hainbat jarduera eskainiko dira, berrikuntza hauxe sartuz: jubenilentzako cyclinga eta fitbike (helduak). 

Nabarmendu behar dugu 16 urtetik beherako abonatuentzat ikastaro hauexek sartuko direla berriz ere : eskalatzea, aerojazza, eta aurreko hainbat kanpainaren arrakastari erantzun emanez, multikirola.

Abonatuentzat ekainaren 9 eta 10ean irekiko da izen-ematea, eta ekainaren 11n abonatuta ez daudenentzat eta 15eguneko/hilabeteko abonamenduetarako.

Gehiago itzuli