Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-07-2020





ALDAKETAK FUNTZIONAMENDUAN:

ALDAKETAK FUNTZIONAMENDUAN: ALDAKETAK FUNTZIONAMENDUAN: ALDAKETAK FUNTZIONAMENDUAN:

Gaur egun, funtzionamenduan dauden espazio guztietan aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da.

GIMNASIOA
Guztira 49 pertsona.
Makinak segurtasun-distantzia errespetatzeko moduan banatu dira.
Eremu kardiobaskularraren edukiera 30 pertsonakoa da, eta gimnasioan zein horretarako prestatu diren bi squash pistetan egin dezakezu jarduera.
Muskulazio-eremuan 15 pertsonako edukiera dago, eta pisu librean, 4 pertsonakoa.

IGERILEKUAK
Igerileku handiko gehienezko edukiera 8 pertsonakoa da.
Bi muturretako kale bakoitzak pertsona baten edukiera du.
Gainerakoetan, bi kortxera kendu dira, eta bi kale bikoitz sortu dira, non zirkuloan igeri egiten den. Oraingoz, kale horietako bakoitzaren edukiera 3 pertsonakoa da.
Igerileku txikiaren edukiera 10 pertsonakoa da.

KANPOKO PISTAK
Teniseko eta padeleko pista guztiak martxan daude, eta bakoitzean 4 laguneko edukiera dago.
Jarduera kanpaina hasi dugu Idritza eta Laurarekin eta jadanik, padel eta teniseko klaseetan izena eman dezakezue.

Gehiago itzuli