Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2014




IGERIKETA: 20 trikimailu benetan igeri egiteko

IGERIKETA: 20 trikimailu benetan igeri egiteko

ITURRIA: Sportlife
Kirolarik modu berezi batean zaindu behar al ditu bere oinak?, denok prest al gaude “lasterketari ekiteko"? Zeure oinak dira zeure kirol jardueraren oinarri, ez ahaztu horiek ondo zaintzea.

Urteen poderioz, bai kirolari, bai terapeuta gisa, aurre egin diet zuzenean edo zeharka oinetik datozen lesio askori. Gure oinak gure lokomozio-aparatuaren oinarria dira, gure errendimenduaren zutabeak, baina maiz ahaztu egiten ditugu geure burua zaintzerakoan, beharbada iragarkiek estetikarekin zuzenean lotutago dauden beste aspektu batzuk tratatzen dituztelako. 

Artikulu honetan saiatuko gara guztizko irudi bat zuri ematen zure oinak maila ezberdinetan zaintzeko eta gure oinetan zerbait “ondo ez dabilela” jakinarazten diguten zantzuak nabaritzeko. Zantzu horiek ez daude beti oinetan bertan zentratuta, orkatiletan, belaunetan, aldaketan eta bizkarrean ere azaldu daitezke.

Geure oinak ondo zaintzearren, hiru mailatan egin behar dugu: dermatologikoa, mugimenduan dabilen artikulazio-egitura gisa (patomekanikoa) eta oinetakoena.

Maila dermatologikoa
Oso erraza da gure oinen larruazala zaintzea… hain da erraza, ezen ez dugun egiten, besterik gabe. Denok eskaini behar diogu egunero denbora bat geure oinak zaintzeari.

Larruazala
Dutxa garrantzitsua da. Geure larruazalaren pH-arekiko neutroa den xaboia erabili behar dugu (are gehiago pertsona hori diabetikoa baldin bada). Oso garrantzitsua da oinak behatz guztien artean patxadaz garbitzea eta gero haiek arretaz eta artaz lehortzea.
Izerditzea gure gorputza hozteko beharrezko tresna da, are gehiago zeure gorputzaren tenperatura igotzen duen kirol jarduera bat egiten ari zarenean. Baina gure oinak maiz oinetakoetan “itxita” daude eta horrek hezetasunari lurruntzen galarazten dio, zainketak muturreraino eramanez. Gehiegizko izerditzeak, bai kirol praktikarengatik, bai “hiperhidrosiarengatik” larruazalaren beratzea ekar dezake (“biguna” eta zurixka jartzen da). Prozesu hori gertatzen denean, larruazala, funtsean defentsa-organoa denez, ahuldu egiten da eta hainbat eragile etiologiko patogenok koloniza dezakete, hala nola onddoek eta bakterioek. Horregatik hain ezagunak dira korrikalarien eta beste kirolarien artean bakterio-infekzioak eta “atletaren oina” bezalako patologiak.

Zalantzaren aurrean, jo ezazu zeure podologoarengana, tratamendurik eraginkorrena aukeratuko du eta. Oso garrantzitsua da arazo hauekin zeure burua medika ez dezazun, sendagai ezegokia ez da eraginkorra, eta gainera erresistentziak sortzen dira.

Azkazalak
Kontsultan azkazalak ere oso zabalduta daude maila dermikoan. Kirolarietan oso ohikoa da jarraiko mikrotraumatismoengatiko afektazio ungeala. Hori “azkazal traumatiko” gisa ezaguna da, eta haiek izaera mikotikoko gain-infekzioak dituzte lagun.

Aurreko kasuan bezalaxe, aditu edo espezialistarengana jotzea funtsezkoa da lesio horien tratamendu eta prebentziorako. Tarteki bat eginez, esan dezagun kirolariaren lesio ungeal gehienak 3 faktorerengatik direla, funtsean:

1. Kirol oinetako estuegiak, bai luzeran, bai palaren garaieran ere, eta haren euste txarra; hala, kirol jarduera egiterakoan, behatz lodiak, ez erpuruak, zuzenean talka egiten du oinetakoen kontra eta lesioa sorrarazten du.

2. Atzeko katearen laburtzea eta sistema akileo-kalkaneo-oinazpikoaren tentsioaren handitzea. Hitzok denok ezagutzen ditugun terminoetara itzuliz: ez gara behar adina luzatzen ari, eta luzatu ezean, gure oinak “ekino”ra jotzen du eta beraz, estropezu egitera.  Behatz lodiko lesioak dira arazo horren “salatari”etako bat, patomekanikan eta biomekanikan dihardugunontzat. Gure gorputzak ahal duena egiten du guk estropezu egitea galarazteko eta patologia asko lagun duten tresna hauetara jotzen du: behatz lodiaren altxatzea, gainerako behatzen bizkar-flexioa, “sega”ko martxak (behatzak flexionaturik), eta aldakaren flexioa.
3. Azkazalak kutsaturiko aliketen, azkazal-moztekoen edo guraizeen bidez moztea, lesio ungeala, xafla ungealaren ahuleria eragin ohi duena, eta beraz, lesioak.

Gehiago itzuli