Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-02-2021




Korri egiteak onurak besterik ez ditu emakume nagusientzat

Korri egiteak onurak besterik ez ditu emakume nagusientzat

ITURRIA: Sportlife
Ez da inoiz berandu korri egiten hasteko, izan ere korri egiteak onura asko ditu eta zure bizitza luzatzen du, eta, gainera, sendagai hobenetariko bat dela egiaztatu da.

Kirola egiteak gaztaroa atzean utzi duen emakume batengan dituen ondorioak ikusirik, Gizarte-Segurantzak adineko emakumeen lasterketetako izen-ematea finantzatu beharko luke. Hainbat ikerlanek pertsona aktiboak sedentarioak baino luzeago bizi direla frogatzen dute. Egunero ariketa aerobikoak egitea, korri egitea esaterako, zahartzearekin lotuta dauden gaixotasunak saihesteko aseguru on bat da.

KORRI EGITEAREN ETA BESTE ARIKETA AEROBIKOEN EFEKTU ONURAGARRIENAK

Ikuspuntu fisiko batetik:
  • Ahalmen aerobikoa handitzen dute eta oxigenoa zeluletara iristea errazten dute.
  • Pisua mantentzea eta obesitate arazoak saihesten laguntzen dute.
  • Tentsio arteriala gutxitzen dute.
  • Glukosaren erabilera hobetzen dute eta diabetesa kontrolpean mantentzen laguntzen dute.
  • Adinarekin lotutako muskulu-masaren galera saihesten dute.
  • Odolean HDL kolesterolaren (ona) maila igo eta LDL-arena (txarra) jaisten dute.
  • Kalorien kontsumoa edo tasa metabolikoa laguntzen dute.
  • Sistema immunea mantentzen dute.
  • Gaitasun kognitiboa hobetzen eta oroimena galtzea atzeratzen dute.
  • Atsedena sustatzen dute.
  • Artikulazioen malgutasuna handitzen dute.
  • Izerdiaren eta gernuaren bidez toxinen kanporatzea estimulatzen dute.
  • Zelulen berritzea estimulatzen dute eta azalaren itxura hobetzen dute.


Ikuspuntu psikologiko batetik:
  • Oreka mentala errazten dute eta depresioei, estresari zein antsietateari aurre egiten laguntzen dute.
  • Sexu-jarduera hobetzen dute.
  • Autoestimua hobetzen dute.
  • Zenbait sustantziei (alkohola, tabakoa, sendagaiak, etab) eta pertsonei (etxetik doazen seme-alabak, senar berekoiak, guraso maneatzaileak, etab) mendekotasuna kontrolpean mantentzen laguntzen dute.

Gehiago itzuli