Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-02-2021




Ikasi elurretan korri egiten

Ikasi elurretan korri egiten

ITURRIA: Sportlife
Elurra zure ohiko ibilbideetan agertzen denean,  zenbait puntu hartu behar dira kontutan segurtasunez korri egiteko.

Erregu eske ibili bada ere, iritsi da Espainia osoan eskasa zen elurra. Heldu da azkenik mendietara (eta baita hirietara), eta oraindik geratzen zaigun neguan zehar gozatu dezakegu. Sentsazio berriak bizi nahi badituzu, hartu zure zapatilak eta jo mendira, baina zuriz estalita dagoen mendira.

Norbaitek mendiko paisaia eta ingurunea izugarri gustuko duenean, seguruenik ingurune horretan egindako edozein jarduera esperientzia atsegin bat izango da, elurretan korri egitea esaterako. Esperientzia hau, batetik exotikoa delako, bestetik oso ohikoa ez delako, eta baita eskaintzen dizkigun sentsazio desberdinengatik, izugarri atsegina da korrikalari batentzat. Ez mendian gora eta behera ibiltzen denarentzat bakarrik, edonori gomendatzen diot.
 
EZER BAINO LEHENAGO, ZENBAIT AHOLKU
Aurka dugun, edo behintzat ezohikoa den ingurune batean egiten den jarduera orok bezala, elurretan korri egiteak mugitu behar garen baldintzetara egokitua dagoen materiala behar du. Zalantzarik gabe, gure trail-eko zapatilak izango dira egokienak mantu zurirako. Lehenik eta behin, biguna eta irristakorra den ingurune batean trakzio aproposa emango digutelako. Kotxeek kateak behar badituzte, ez dugu pentsatu behar gu hobeak garenik. Bestela, saiatu zaitez izozturiko maluten gainen zure “hegalariekin” korri egiten …
Bigarren giltza. Guztiok lotzen ditugu elur malutak forma desberdinetako izotz izar ñimiñoen irudiarekin. Elurra egoera solidoan dagoen ura da, eta behin lurrean dagoenean eraldaketa desberdinak jasaten ditu. Ezagunena, bero-iturri batekin kontaktuan jartzean urtu eta ur bihurtzen dela. Ondorioz, gure zapatilak iragazgaitzak izan behar dira gure oinak bero eta lehor mantendu daitezen. Trail-eko gamak eskaintzen dituzten marka gehienek iragazgaiztasuna ematen duten mintzak (Gore-Tex ezagunena izanik) dituzten modeloak dituzte. Ziurtatu ezazu zureak ere dutela. Egia da badagoela honek ezertarako balio ez duela esaten duen jendea, izan ere behin oina elurretan edo uretan sartuta, orkatila gune ahul bat bihurtzen da eta zapatilako mintza ezer gutxirako balio izango dizu. Kasu honetan, zaurgarria den eremua gune bakar batera murrizten dugu, beraz, zerbait irabazi dugu. Dena den, honek ere badu konponbidea. Badaude merkatuan zapatila estaltzen eta orkatilara lotzen diren polaina txikiak, oina kanpoaldetik guztiz isolatuz. Badira polaina hau fabrikatik dakartzaten zenbait modelo ere.
Azkenik, garrantzitsua da ere oinaren isolamendu termikoa indartzea, izan ere, segur aski elurretan korri egitean hotza ziurtatuta dago. Finak diren baina oina bero mantenduko duten eta normaltasunez transpiratzean utziko dioten ehun termikoak dituzten galtzerdiak erabili. Beno, gorputzeko gainerako atalei buruz ez dugu ezer aipatuko, baina uste dut guztiok dakigula zer erabili hotzaren aurka.


ELURRA ETA LURRAZALA EZAGUTU
Zanpatu gabeko elurra zapaltzea asko gustatzen bazaigu ere, ingurune honetan korri egitean neurri batzuk hartu behar dira hotzeri batekin eta “Ez dut berriz egingo” bezalako pentsamendu batekin etxera itzuli nahi ez baduzu. Elurraren gainean korri egiteaz gozatu nahi baduzu, lehenik eta behin elur geruza 10 cm baino altuagoa ez den eremu bat bilatu behar duzu. Nahikoa da trakzioa, egonkortasuna eta segurtasuna galdu gabe oina elurretan pixka bat hondoratzen sentitzeko. Errepide bazterbideak, baso-pistak edo oinatzak adierazita dituzten bideak bilatu. 20 cm baino gehiago hondoratzean metro batzuk besterik ez korri egin ahal izango utziko duzu, muskularki zeharo nekatuta amaitu eta zure zangosagarrak izoztuta geratu aurretik. Gainera, lur-eremua ez ezagutzea oso txarra izan daiteke. Guztiz laua dirudien mantu baten azpian harriak, landareak edo zuloak aurkitu ditzakezu, eta atsekabe bat izan.

ELUR-ERRAKETAK ERABILI
Aukera gehiago. Elurra erori berri denean edo biguna eta ugaria denean, segur aski ezin izango dugu zapatilekin erosotasunez korri egin. Elur-erraketak erabiltzeko momentua da. Gaur egungoak antzinako egurrezkoetatik oso desberdinak dira, material arin eta gogorrez eginda daude, eta edozein zapatilari edo botari erraz egokitzen diren finkapenak dituzte. Zolek elurretan sartzen diren eta heltze egoki bat ematen diguten punta batzuk dituzte. Uste duzuena baina errazagoa da hauek erabiltzea. Ez dago hankak zabalik eginda korri egin beharrik, eta ez dugu uretan gainean dagoen musker baten itxura izango. Ona litzateke lehenago oinez ibiltzeko erabiltzea, baina segituan elurraren gaienean korrikaldi bat egitera animatuko gaituzte. Oso dibertigarria da.
Pare bat aholku besterik ez. Zapatila batek baino azalera handiagoa dutenez, ez dira oso egokiak zeharka inklinatuta dauden planoetan ibiltzeko. Beraz, beti malda aurrez duzula korri egin ezazu egonkortasuna ez galtzeko. Duten mugikortasuna begiratu, muturrak tibia jotzen ez duela edo isatsak atzetik jo egiten ez zaituela egiaztatzeko. Ah, eta elurra bigunegia badago, erraketa berdin-berdin hondoratuko da! Egun horretan hobe duzu kirol jarduera aldatzea eta eskiak hartzea.

Gehiago itzuli