Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014




RUNNING: Berdin egiten al da korrika motxila aldean eramanda?

RUNNING: Berdin egiten al da korrika motxila aldean eramanda?

ITURRIA: Sportlife
Zein eragin izan dezake motxila aldean eramanda korrika egiteak? Trail runner (mendiko korrikalaria?) bazara, ondorengo aholkuak ezinbestekoak dira zuretzat.

Ibilbide luzea egiten al duzu mendian korrika egiten duzunean? Onena motxila txiki bat eramatea da, bertan, ura, jelak, txaleko fina, eskuko telefonoa, eta abar sartzeko. Bedforshireko Unibertsitateko irakaslea den John Brewer-ek motxila aldean eramanda korrika egiteak duen eragina aztertu du. Hona hemen azterketen arabera ondorioztatu duena:

  • 1. Arindu egin behar da. Motxila eramanez gero, energiaren kostua eta oxigenoaren kontsumoa (VO2 maximoa) handiagotu egiten dira; ondorioz, taupada-kopurua ere handiagotu egiten da proportzionalki kargarekiko. VO2 pisuari dagokion datua denez (ml/kg -gorputzaren pisuari dagokiona- minutuko), 5 kg aldean eramateak parametro hori %7 murrizten du.Beharrezkoa baino ez eraman eta erosi material arina, baina ez utzi ezinbestekoa den ezer.
  • 2. Urraturik ez egin. Pisua handiagotu egiten denez, eta grabitate-zentroaren gunea aldatuta dagoenez, errazagoa da oinetan urratuak egitea, eta are gehiago sorbaldetan eta motxilak ukitzen dituen puntuetan. Eman baselina, nahi adina, behatzetan, orpoetan, Akilesen tendoian, oinazpietan, galtzarpeetan, eta sorbaldetan, tiranteek ukitzen dituzten aldeetan.
  • 3. Dena bere lekuan. Karga non ipintzen den arabera, kargak grabitate-zentroan duen eragina aldatu egiten da. Eraginkorragoa da motxilaren kargaren parte bat aurrean jartzea. Komenigarria da aurreko aldean gerriko poltsa edo poltsikodun motxila eramatea; horrela aurreko eta atzeko karga egoki banatuko ahal izango dituzu. Gauza pisutsuenak, ahal den neurrian, gorputza ukitzen eraman behar dira.
  • 4. "Eman egurra" zure “core-ari”. Abdominalek eta lunbarrek lan gehiago egiten dute motxila aldean daramazula korrika egiten duzunean. Gorputz-enborra aurrerantz makurtzeko joera izaten dugu, karga erdiratzeko ahalegina egiten dugulako. Aldaketa horiek gainkarga eragiten dute zure “core-an”.. Landu abdominalak eta erdiko aldea, gutxienez astean bi aldiz, ahal izanez gero, ariketa funtzionalen bidez.
  • 5. Kontuz “berotuekin”. Bizkarra alde egokia da sobratzen den gorputzaren beroa kanporatzeko, eta motxilarekin estaliz gero, prozesua aldatu egiten da. Horren ondorioz, arazoak sor daitezke eguraldi umela eta beroa egin ohi duen tokietan eta errendimendua asko murriztu daiteke. Hautatu aireztatzeko kanal dortsalak eta ukipen-guneak aldenduta dituen motxila. Kendu motxila une batez kontrol-guneetan edo geldialdietan, iraupen luzeko mendiko lasterketa egiten duzunean.

Gehiago itzuli