Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014




LESIOIAK: Zer kirol egin dezaket faszitis plantarraren errehabilitazioa egiteko? LESIOIAK: Zer kirol egin dezaket faszitis plantarraren errehabilitazioa egiteko?

LESIOIAK: Zer kirol egin dezaket faszitis plantarraren errehabilitazioa egiteko?

ITURRIA: Sportlife
Faszitis plantarra faszia (zuntz-ehuna) handitzearen ondorioz sortzen da. Faszia behatzen oinarrian hasten da eta handitzea orpoko kalkaneo hezurreraino iritsi daiteke..

Handitasun hori maizen entrenatzen diren aldeetan gehiegizko tentsioa edo traumatismo asko izatearen ondorioz sortzen da. Inoiz kirol berri bat egiten hastean edo oinetakoak aldatzeagatik ere sor daiteke. Handitutako fasziak malgutasuna galtzen du eta gogortu egiten da, eta ondorioz, mina izaten dugu zutik egotean edo jarduera hastean.

Errehabilitazioa egiten laguntzen duten jarduerak:
  •  Igeriketa. 
  •  Txirrindan ibiltzea, beti ere oinetako egokiak erabiliz gero.
 
Tratamendua:
  •  Onena oina deskantsuan edukitzea da.
  •  Oinazpia babesteko “tiping” motako bendajea. Batez ere behatz lodiaren luzapena babestu behar da, zeren luzatzen denean tentsioa sortzen baita eta, ondorioz, faszian mina eragiten baitu.
  •  Izotza eta ultrasoinuak.
  •  Aspirina.
  •  Arku plantarra eta orpoak babesteko euskarri ortopedikoak erabiltzea, premien arabera (podologoaren iritziz), fasziaren tentsioak arintzeko.

Laburbilduz:
  •  Ez egin korrika.
  •  Igeri egin edo txirrindan ibili 4-6 astean.
  •  Gero, hasi korrika egiten, arku plantarra babesteko euskarri ona duten zapatilak erabiliz. 

Gehiago itzuli