Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014




IGERIKETA: Hartu behar duzun guztia IGERIKETA: Hartu behar duzun guztia IGERIKETA: Hartu behar duzun guztia

IGERIKETA: Hartu behar duzun guztia

ITURRIA: Sportlife
Bainu jantzia daramazula suposatzen dugu, baina horrez gain igerilekuan gauzak erraztuko dizkizun beste hainbat gauza daude. Artikulu honetan uretako lana errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin ezinbesteko materialaz hitz egingo dugu.
 
BETAURREKOAK
Oso gutxi dira erabiltzen ez dituztenak, izan ere, begiko konjuntibaren sumindura ekiditeaz gain,  ingurunearekin lotura sentipen horrek ia derrigorrezko egiten ditu igeriketarako, bai igerilekuan baita ur irekian ere. Garrantzitsuena, norbere begi orbitaren formari egokitzea da, lagunari ongi datozkionak agian ez dira zuretzat egokiak izango. Eragin begien aurka hutsa sortzeko eta egiaztatu eusteko gomarik gabe ere bertan mantentzen direla. 

TXANOA
Igerileku publiko gehienetan derrigorrezkoak dira, ile luzea baduzu traba egitea ekingo du, kloroaz eta  betaurrekoak eusteko gomak eragindako tiraldiez babestuko dute. Horrez gain, erresistentzia hidrodinamikoa gutxitzen du. Telazkoak erosoenak dira, baina eusteko okerragoak dira eta ez dute ilea bustitzerik ekiditen, eta silikonazkoak edo latexez eginikoak hobeto eransten zaizkio buruari eta gehiago babesten dute. Silikonak biziraupen luzeagoa du latexak baino eta ez du alergia arazorik sortzen. Latexa merkeagoa da eta buruari tinkoago eransten zaio

TAULA
Osagarri paregabea zure ostikada lantzeko. Eutsi aurreko aldetik besoak luzatuta. Honela hanken mugimendua isolatu ahal izango duzu teknika hobetuz eta beheko gorputz adarretako muskuluak lantzera behartuko zaitu. Bizkarrez igeri egiten ari bazara bularraren aurka euts dezakezu edo garondoaren atzean. 

HEGALAK
Ostikadaren keinua ikastea errazten dute eta orkatila eta oin-bularrei mugimendu gehiago ematen diete. Luzera ezberdinak daude, baina igeri egiteko luzeegiak ez dira gomendagarriak, izan ere, ostikadaren teknika barneratzean datza oso ezberdina izan gabe.

TUBA
Crol eran igeri egitean simetria hobetzeko tresna ona, burua mugitu gabe igeri egiten uzten baitizu, erdialdean mantenduz uretan bultzada mugimenduetan kontzentratu zaitezen. 

PALAK
Eskuen euskarri azalera handitzen du, bultzada lagunduz. Neurri ezberdinetakoak izan daitezke, ez eskuen tamainaren araberea bakarrik igerilari bakoitzaren teknika eta mailaren arabera baizik. Handienek gainkarga gehiegizkoa sortarazten dute, aidtuek soilik erabili beharko lituzkete. 

ESKUZORROAK
Palen bariazioa, material malgua kasu honetan, bultza dezakegun ur kantitatea handitzen duena. Malgua izanik atzamarrak itxi edo ireki daitezke eusteko intentsitatea aldatzeko aukera emanez. 

ORDULARIA
Ez gara edozein ordulariz ari, gaur egun badira joan-etorriak kontatzen dituztenak, azelerometroak egindako metroak ematen ditu. Horrez gain eraginkortasuna neurtzen dute ere, distantzia eta  eman beharreko besakadaren arteko erlazioaren arabera. 

TAPOIAK
Urak belarrietan traba egiten badizu estali! Silikonazko edo goma termoplastikozkoek emaitza ona ematen dute eta batzuekin nahiko ongi entzungo duzu. 

PULLBUOY
Izterren artean jarri eta hanken flotazioan laguntzen dut. Horrela zure enborra azaleratik gertuago kokatzen da eta beso- ariketak egin ahal izango dituzu hankak mugitu gabe ez baitira hondoratuko. 

SUDURREKO KLIPA
Biraketetan batez ere sudurretik ura sar dakizuke eta oso ezatsegina da. Klip sinple batekin ekidin dezakezu. 

Gehiago itzuli