Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2014




ARGALTZEA: Gantzak erretzeko irabiaturik naturalena

ARGALTZEA: Gantzak erretzeko irabiaturik naturalena

ITURRIA: Sportlife
Irabiatu guztiz begetala aurkezten dizugu, osasuntsua, arina eta metabolismoa piztuz gantzak erretzen dituena. Probatu nahi? 

Orduan osagai hauek zure irabiagailuan konbinatu besterik ez duzu: 

Fruitu gorriak:  Zuntzean aberatsak, irabiatuari zapore eta kolore ederra ematen diote, antioxidatzaile pila ditu eta ase sentiarazten zaituzte. Saia zaitez mota ezberdinetakoak nahasten: masustak, ahabiak, marrubiak …  

Esnearen proteina gazura:  Bere aminoazidoek odoleko azukre maila orekatzen laguntzen dute, intsulina modulatuz eta gantzen pilaketa ekidinez.

Koko esnea: Gantza izan arren ez gizentzen laguntzen du eta gosea gutxitzen. 

Te berdea:  Katekina kopuru altukoa, kalorien kontsumoa bizkortzen duen flabonoidea. 

Kanela: Intsulina produkzioa jaisten laguntzen du. Intsulinak gehiegizko azukrea gantz bihurtzen du pilatzeko.

Aza kizkurra: Zuntz iturria, magnesio eta potasio eduki altukoa. Masa muskularra eraikitzen paper garrantzitsua dute.

Gehiago itzuli