Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-08-2014




RUNNING: Egin korrika eta utzi atzean kiloak RUNNING: Egin korrika eta utzi atzean kiloak RUNNING: Egin korrika eta utzi atzean kiloak

RUNNING: Egin korrika eta utzi atzean kiloak

ITURRIA: Sportlife
Nahiz ariketarik egiten ez baduzu eta 5 kilo soberan badituzu, nahiz korrika egiten baduzu eta kiloren bat galdu nahi baduzu edo zure muskulatura definitu nahi baduzu, korrika eginez argaltzeko gakoak eta entrenamendu planak emango dizkizugu. 

Pisu galera izaten da dieta egin edo ariketa egiten hasteko arrazoi nagusienetakoa. Baina sarritan ez dugu jakiten nola burutu. Hona zenbait pista zure bizimoduari hobeto egokitzen zaion formula aukera dezazun. 

Kiloen zama
"Gehiegizko kilo batzuk izatea” ez da egun tontakeria. Loditasuna eta gehiegizko pisua eritasun kardiobaskularrekin, II motako diabetesarekin eta minbizi mota batzuekin lotuta dago. Ariketa fisikoari dagokionez, gehiegizko pisuak lesioak eragin ditzake ongi ez bada lantzen. Hala ere, euren pisuan diren lasterkarien kasuan, kilo baten gorabeherak ere eragina izan dezakeela ikus dezakegu. Korrika egiten duzun kilometro bakoitza pisu gehigarriarekin egiten duzu eta lesiorik sortu ez arren, lasterketari eraginkortasuna kentzen dio eta pisuaren mugikortasuna zailtzen du. 

Guzti honekin, sarritan pisua jaitsi edo desiratutako pisua lortzeko erabakia hartzen ugu. Horretarako, Gorputz Masa Indizea (GMI) izeneko formula erabiltzen da eta pertsonaren pisua bere altuerarekin (zentimetro karratuetan) zatituz lortzen da: Pisua (kg) / Altuera (cm2) = GMI.

Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) GMI balore normalak  18.5 y 24.9 bitartean ezartzen ditu. Hala ere, kirolariek kontuan izan behar dugu muskuluak gantzak baino gehiago pisatzen duela eta kasu horietan ziurrenik gue GMI-ae 24.9tik gorakoa izango da pisuak ez baitu bereizten gorputzaren gantza eta masa muskular portzentaia, interesgarria izan liteke bioinpedantzia edo hezurduraren densiometria (DEXA) egitea hasierako gure egoera hobeto zehazteko, proba hauek informazio gehiago ematen baitigute gure gorputzaren egoerari buruz.  

Behin informazioa eskuan izan gure gorputza hobeto ezagutuko dugu eta erabaki zuzenak hartu ahal izango ditugu pisua nola galtzeko.

Gehiago itzuli