Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-08-2014




FITNESS: Fitnessaren hastapenak FITNESS: Fitnessaren hastapenak

FITNESS: Fitnessaren hastapenak

ITURRIA: Sportlife
Muskulazio-gelan sartzen zaren lehen egunean, toki arrotzean zaudela sentituko duzu. Eskatu laguntza lekuko langileei eta esan programa bat egiten hasi nahi duzula. Etapa horretan ezinbestekoa da fitnesseko gelako teknikarien laguntza eta ikuskatzea izatea. Artikulu honetan, fitnessaren munduan hasteko zenbait gako emango dizkizugu.

MAKINAK ALA PISU LIBREAK?
Hasten ari diren pertsonentzat muskuluak lantzeko egokiena makina isozinetikoak erabiltzea da. Gaur, makinen diseinua intuizioz erabiltzeko modukoa da, gainera, seguru zure fitness zentroan muskulu-talde bakoitza lantzeko makina bat dagoela gutxienez. Makinak ezin hobeak dira lehen etapa horretan, zeren mugimendu egokiak egiten “irakasten” baitigute, hau da, diseinuari esker, ezinbestekoa da mugimendua angelu egokian egitea eta ibilbidearen tarte zuzena osatzea. Horrez gain, makinek gorputz enborra tinko mantentzeko aukera ematen digute, segurtasunez lan egiteko. Ariketa nagusiak egiteko makinak erabili ondoren, harrezkero egingo ditugun ariketa libreak edo gorputza tinkotu gabe pisuak jasotzeko ariketak askoz ere intuiziozkoagoak izango dira.

Ariketa klasikoetan barren eta halteren bidez irudikatzen den pisu librea egiteko teknika gehiago behar da eta, batez ere, egonkortasun gehiago. Hasierako saioetan, pisu libreak erabiltzean zamak eta tentsioak sor daitezke eta egonkortzeko muskuluak ez daude oraindik prest artikulazioak zama eta tentsio horietatik babesteko. Barrekin eta halterekin egiten diren ariketak gerorako utzi. 

Irizpide horrek ez du esan nahi, lehen etapa horietan halterak edo barrak ezin direnik erabili. Makinen bidez landu ezin diren muskuluen talde jakin batzuk lantzeko, muskulu-talde txikiak, esaterako, pisu libreak erabil daitezke, baina hobe da gorputza tinko mantenduz eta teknikoki errazak diren ariketak hautatzea, horregatik, eserita edo euskarrien bidez egiteko pisu libreko zenbait ariketa hautatu ditugu. 

HASIBERRIAK INDARRA IRABAZTEA
Indarraren programa hastean, oso azkar nabaritzen da indar-mailak handiagotu egiten direla. Indarra hobetzearen arrazoia epe laburrera sortzen diren egokitzapen fisiologikoak dira, “hobetze neuromuskularrak” esaten zaie.

Laburbilduz, nerbio-sistemako nerbio-bulkada bakoitzak, ariketen eraginez, ehun muskular gehiago abiarazten ditu. Egokitzapen horri “muskulu barneko koordinazioa” deitzen zaio. Ehun gehiago hartzen ditu eta, gainera, hobeto koordinatzen dira, aldi berean uzkurtzeko. Horren emaitza uzkurtze muskular eraginkorragoa da, eta ondorioz, indarra sorrarazteko ahalmen handiagoa lortzen da.

Koordinazioa hobetzeko prozesu hori indarra entrenatzen hasi eta lehen asteetara lortzen da. Egokitzapen horiek gainditu ondoren, nerbioetako indar-mailak egonkorragoak dira eta beste egokitzapen batzuk abiarazten dira epe ertain eta luzera, esaterako hipertrofia muskularra (muskuluen tamaina handiagotzea).

Gehiago itzuli