Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2014




OSASUNA: Nola saihestu oporren osteko sindromea

OSASUNA: Nola saihestu oporren osteko sindromea


Lanera itzultzea neketsua izan ez dadin, hona hemen oporren osteko sindromeari aurre egiteko zenbait gomendio.

Depresioak jota geratzera iritsi gabe, oporretatik bueltan denok egon izan gara inoiz aldartea behea jota. Ohiko sintomak, besteak beste, tristura, apatia, insomnioa, nekea, jateko gogoa areagotzea edo galtzea, artegatasuna edota estresari aurre egiteko ahalmena murriztea dira. Proba itzazu honako gomendio hauek:

  • Normala da, neurri batean, triste edo larri sentitzea oporren ondoren egunerokotasunera itzuli behar dugunean eta gure zereginei ekin behar diegunean. Ez bota kulparik zeure buruari eta ez gehiegi bazterrak nahastu. Hala ere, hilabete pasatu ondoren sintoma horiek irauten badute, medikuarenera jo behar duzu, zeren depresio-asaldura bilakatu baitaiteke.

  • Ez estresik, ez eta motibazio faltarik. Estresa ez du lan-zamak eragiten; aitzitik, estresa lanari ekiteko eraren ondorioa da. Oporretako lasaitasuna lanean aplikatzen saiatu behar duzu eta ez ikaratu “lana zure zain daukazula” pentsatuz. Lanak ez badu zugan motibaziorik sortzen, agian, energia berriztua erabiltzeko eta erronka berriak planteatzeko edota zure nagusiari aldaketaren bat proposatzeko une egokia da (zure eraginkortasuna hobetzeko bada, nagusia seguru ados dagoela). 

  • Ez zaitez perfekzionista nabarmena izan. Normala da, lanera edo entrenamenduetara itzultzean “lekuz kanpo” sentitzea edo oso eraginkorrak ez garela pentsatzea. Umore onez jokatu eta zeure burua kaltetu. Zu bezalako kirolari batek badaki egun batzuetako kontua baino ez dela, eta di-da batean, berriz ere sasoi betean egongo zarela.

  • Hausnarketa egin. Oporretatik bueltan zatoz, lanaren, familiaren eta entrenamenduen egunerokotasunari ekiteko eta horrek zoriontsu egiten zaitu. Edo, agian, lehengo bizitzan ez zinen hain zoriontsu? Horrela bada, aldaketa sakonagoak egiteko ordua iritsi zaizu... Oporretan ohitura txarrak hartu badituzu, esaterako, berandu oheratzea, alkoholdun edariak hartzea... Berreskuratu lehenbailehen zure ordutegiak eta zure bizitza osasuntsua. Ohitura txarrak, goiz jagitearekin eta lanegun luzeekin nahastea, gure aldarte puska dezakeen bonba ikaragarria izan daiteke.

  • Ahal baduzu, ostegunean edo ostiralean hasi lanean. Premiazko gaiei ekiteko aukera izango duzu, asteburuan deskantsatu egingo duzu eta hurrengo astelehenean lantokira apur bat lasaiago joan zaitezke.

Gehiago itzuli