Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2014




ARGALTZEA: Zergatik dira argalak asko jaten duten pertsona batzuk?

ARGALTZEA: Zergatik dira argalak asko jaten duten pertsona batzuk?


Egia esan genetika da arrazoi nagusia beste faktoreak (ariketa, elikadura, atsedena) parekatuta badaude. Arraroa gertatzen da baina asko janda ere argala izatea, gizateriaren hasierako pausuetara jotzen badugu gosete garaian pertsona horiek izaten baitziren lehenengo hiltzen zirenak, mantentzeko kaloria asko behar baitzuten.  Energia gantz moduan gordetzeko gaitasuna abantaila da, gantzek kaloria asko pilatzen baitute eta gainera hotzetik babesten gaitu. Eta hotza hizpide, orain gutxiko azterlan baten berri emango dizugu,  Sydney-ko Garvan Ikerketa Mediko Institutuko Paul Lee Doktoreak esaten duenez, bai neurrizko ariketak, bai hotzikarek, gantz zuria, energia biltegia,  gantz nabar bihur dezakete, energia bihurtzeko erretzen dena. Gantz nabar ugari izaten dute haurtxoek eta galtzen joaten da haztearekin batera, nahiz eta argalak direnek kantitate handiagoa izaten duten. 50 gramo gantz zurian 300 kilokaloria inguru gordetzen dira eta gantz nabar kantitate berak ordea kaloria kantitate hori bera erretzen du.

Lee doktoreak aurkitu du,  hotzari erantzunez, gantzak eta muskuluak gantz zuria gantz nabar bihur dezaketen hormona espezifikoen bidez komunikatzen direla. Aurkikuntza honek gizentasun eta diabetes arazoentzat itxaropen bidea ireki du. Egindako entseguetan ikusi zuen hotzaren eraginpean eta baita ariketa egitean, irisina mailak (muskuluek produzitutako hormona) gora egiten zuela eta baita FGF21 hormonarenak (gantz nabarrak produzitutakoa) ere.

15 minutu inguruko hotzikarak ordubeteko neurrizko ariketarekiko antzeko erreakzioa sortzen zuen.  Bi hormonek, irisinak eta FGF21-ak, gizakien gantz zuri zelulak nabar bihurtzen ditu, kaloriak erretzea aktibatzen dutenak, 6 eguneko epean, nolabaiteko gantz erretzaile natural moduan jokatuz. Orain arte jakina zen hotzak gantz nabarra estimulatzen zuela, baina ez genekien gorputzak nola ematen zion seinalea zelulei. 

Ikuspuntu klinikotik, irisina eta FGF21-ak hotzarekiko sentikorra den sistema osatzen dute, lehen ezezaguna eta ziurrenik etorkizunean gizentasunaren aurkako borrokan erabili ahal izango dena gantz nabarraren aktibazioaren bidez. 

Gehiago itzuli