Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2014




IGERIKETA: Erre gantz gehiago igerilekuan

IGERIKETA: Erre gantz gehiago igerilekuan


Hasi udazkena sasoiz igerilekuan ere

Igeri egiteak kaloria asko erretzen ditu, orduko 400 eta 500 bitartean, baina gehiago erretzea lor dezakezu aholku batzuk jarraituz. Adi izan.  Hartu oharrak.

  • Bihotza. Saia zaitez zure gehienezko pultsazioen %80aren gainetik mantentzen. Igerilekuko ordulariaren laguntzaz kontrola dezake: 10 bira egin ondoren kontatu 6 segundotan izandako pultsazioak eta gehitu zero bat.
  • “Jostailutxoak” erabili. Igeri egin taularekin, pullboy-arekin, hegatsekin, eskuzorroekin … Kaloria gehiago erretzea lortuko duzu, beso eta hankak indartzeaz gain
  • Nahastu. Egin erritmo aldaketak, 15-30”-ko atsedenak eginez atal bizienen artean. Aldaketak egin bi bira azkar, hiru, lau, hiru, bi, hiru, bi etab. atsedenak tartekatuz. 
  • Esprintatu. Azkar igeri egiteak kaloria pila erretzen ditu, baina atsedenak egin behar dituzu atal biziak benetan biziak izan daitezen. 

Gehiago itzuli