Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2014




LUZAKETAK: Piramidalak: ahaztutako luzaketak LUZAKETAK: Piramidalak: ahaztutako luzaketak

LUZAKETAK: Piramidalak: ahaztutako luzaketak


Askorentzat oso ahaztua: Korrika egin edo txirringan entrenatu ondoren piramidalak luzatzen ez badituzu, aukera handiak dituzu kirola egiteari utzi behar izana lehenago edo beranduago, gainkarga batek derrigortuta. 

Ahaztuen zerrendan dagoen muskulua da hauxe. Ipurmasailekoen erdialdetik doa izterrezurraren goiko aldera arte. Piriformea ere deitzen zaio bere morfologia bitxiagatik, udare forma baitu. Bere kokapena dela eta, batzuetan nerbio ziatikoa estutzen du, mina eta sentikortasun galera eraginez eta emakumeetan gehiago ematen da. 

Lurrean, gurutzatu hanka bat bestearen gainetik eta gerturatu belauna bularrerantz besoaz lagunduz. 

Luzatzeko beste modu bat, aldakaren mailan hanka kontrako aldera gurutzatu eta oinaren punta eskuarekin ukitzea da, irudian ikus dezakezun bezala. 

Dagoeneko mina baduzu fisioterapeutak arindu ahal izango ditu zonaldean masaje sakona emanez. Korrika egitean sostengu ezegokian izan dezake jatorria, egin urratsaren azterketa, agian zuzentzeko barne-zolak behar izan ditzakezu eta.

Gehiago itzuli