Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014




Argaltzea: Pisua galtzea eragozten dizuten 3 akats Argaltzea: Pisua galtzea eragozten dizuten 3 akats Argaltzea: Pisua galtzea eragozten dizuten 3 akats

Argaltzea: Pisua galtzea eragozten dizuten 3 akats


ITURRIA: SPORTLIFE
Pisua galtzea bada zure helburua, ez utzi akats hauek zure helmugatik baztertzen.

1. GOSARIARI UKO EGITEA 
16 ordu egin ditzakezu jarraian jan gabe eta beraz, erraza izango da bazkalorduan kontrola galdu eta gehiago jatea. Ikerketen arabera, gosariari uko egiteak ez du pisu galera sortuko jan ez dituzun kaloriengatik, ostera gehiago irabaziko duzu bazkalorduan hartutako gehiegizkoengatik eta goizeko barauak eragindako gastu kalorikoaren jaitsieragatik.

2. NAHI ADINA ELIKAGAI OSASUNGARRIAK JAN DITZAKEZULA PENTSATZEA 
Urdailarentzat pisuak ez badira ere edo kolesterol igoerarik eragiten ez badute ere, elikagai kalorikoak dira eta pisua galtzeko asmoa baduzu, jaten duzunari muga jarri behar diozu, nahiz eta elikagai osasungarriak izan. Intxaurrak osasungarriak dira, baina energía asko ematen dute bere pisuan oinarrituz, kalorikoki elikagai oso dentsoak dira.

3. AFALDU GABE GERATZEA AZKEN OTORDUAK GIZENTZEN DUELAKO GEHIEN
Ez baduzu ezer afaltzen edo mokadu txikia hartzen baduzu, hurrengo eguneko zure errendimendua tamalgarria izango da ez baituzu glukogeno erreserbak kargaturik izango. Ez dago frogaturik oheratu aurreko azken otordua denik gehiago gizentzen duena, baina egunean zehar  murrizketekin aritu bazara gauean gose izango zara eta ziurrenik gehiago jango duzu. Ongi gosaldu eta jan ezazu zerbait 3 edo 4 orduro, horrela ez duzu gehiegizko goserik izango eta pisua kontrolpean izango duzu. Eta ez utzi afaltzeari! Hori bai, ez dadila oso ugaria izan eta digestio errezeko elikagaiak hartu atseden hartzeari mesede egiteko.

Gehiago itzuli