Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014




Lasterketa teknika: ikasi aldapan gora egiten Pedro Nimorekin

Lasterketa teknika: ikasi aldapan gora egiten Pedro Nimorekin


ITURRIA: SPORTLIFE
Gure 2014ko iraileko azaleko protagonista, Behobia-Donostia lasterketako irabazlea eta Skechersen atleta. Pedro Nimok, bideoan kontatuko digu aldapei nola aurre egin eta hauek ematen diguten abantailak gure running-arentzat.

Ez da aitzakiarik. Udako geldialdiaren ondoren iritsi da egiaren orua. Alapak egitera! Skecherren atleta Pedro Nimok, Behobia-Donostia lasterketaren irabazleak dioenez aldapak ezinbestekoak dira hobetu nahi baugu. 
Badira hainbat metoo indarra eta potentzia hobetzeko hanketan. Guztiak batera erabil daitezke: lasterketa teknika, goma edo pisuak eta batez ere, aldapak. Burutzen errazagoak dira, edozein lekutan egin daitezke, lesio edo istripu arriskurik gabe eta dedikazio/ emaitza erlazio hoberena dira.

Gimnasiora joatea nekeza egiten zaien runner horientzat bereziki egokia. Saio hauek indarra lantzeko aukera paregabea dira gimnasioaren erutina eta monotoniari ihes egiteko. Aldapa motzekin indarra eta abiadura hobetuko dituzu. Luzeekin, indarra eta erresistentzia.

50 metro gainitzen ez dituzten aldapa, abiadura eta indar esplosiboa hobetzen saiatuko gara eta ahalik eta malda handiena bilatuko dugu. Ez ditugu errepikapen gehiegi egingo, bestela azkenek gure errendimendua asko kaltetuko dute. Aldapa luzeetan 50 eta 300 metro bitarteko distantzia egingo dugu  eta indarra eta erresistentzia landuko ditugu. Horrela distantzia luzeko lasterketetan erritmoa azken kilometroan ez erortzea lortuko dugu. Interesgarriaq izango da aldapa motz edo luze saioen ondoren lasterketara transferentzia egitea.

100 metroko edo minutukako aldaketekin lortuko dugu. Honekin aldapetan erabilitako indarra  landuko eta lasterketari aplikatzen ariko gara lur lauan

Zergatik aldapei baiezkoa?
Nagusiki hanken potentzia hobetzeko balio dute eta hauek abiadura eta erresistentzia dute bere ezaugarri nagusia. Urratsaren eraginkortasuna handitzen dute eta lesioak ekiditen laguntzen dute. Mugimendu erraza eta askea izateko beharrezko artikulazioak indartzen laguntzen dute. Motzak oso bizkor burutzen direnean, azidosi muskular handia sortzen dute, baina gorputza laktatoa kanporatzera ohitutzen dute

Aldapen bitarteko potentziaren hobekuntza oso motela da hasieran eta geroz eta esponentzialki handiten da sendotzen zoazen heinean. Oinarrizko lan ona eginez gero indar eta potentzia ariketekin, afinatzen zoazten heinean hegan egiten duzuela irudituko zaizue. Eta errodaje lasaiez gozatuko duzue aurretik amestu ez bezala. 

Gehiago itzuli