Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014




Eskolara itzuli bizkar osasuntsuarekin Eskolara itzuli bizkar osasuntsuarekin Eskolara itzuli bizkar osasuntsuarekin

Eskolara itzuli bizkar osasuntsuarekin


ITURRIA: SPORTLIFE
Seme-alaben bizkarra zaindu, egunero motxila eramatea ez dadin etorkizunean arazo bihurtu. 

Artikulazio egituren garapen fasean denbora luzez mantendutako gorputz jarrera txarrek patroi desegokiak sortuko dituzte eta hauek bizkar hezurrean alterazioak eragingo dituzte.  Motxila eramateak egunerko zama suposatzen du eta horregatik da hain garrantzitsua gurasoek seme-alaben motxilei eta hauek ondo jartzeari arreta jartzea hazkuntzari kalte egingo dioten desorekak ekiditeko.

Motxilaren pisuak ez du haurrarenaren %10a gainditu behar. Adibidez, 40 kilogramoko ikasleak ez luke 4 kilo baino gehiagoko motxila eraman behar. Zama handiagoek bizkar hezurraren posizio naturala nabarmenki alda lezakete. 
Motxila aukeratzerakoan, arreta berezia jarri bandak erregulagarriak, zabalak eta barrubigunak izan daitezen. Motxila batzuk alboetan gerriko modukoa dute estutzeko, hauek egonkortasuna gehitu eta zamaren mogimendua murrizten dute.

Posizio desegokiak
Batzutan, presa, ohitura edo modak direla eta, motxila sorbalda bakarrean eramaten da eta sarritan sorbala berean. Zama alde batean bakarrik izanik, sorbaldak gora egiten du eta sistema osak konpentsazioa eragiten du, bizkar hezurra desbideratu egiten da eta luzera desoreka sortuko du eskoliosi konpentsatua eraginez, urteetan zehar ohartu gabe. Egunero zama eramateko aukera okerrena da zalantzarik gabe.
Motxila oso baxu eramaten denean (ikasleen artean moda), pausu bakoitzean motxilak sakroa eta aldaka inguruetan talka egiten du eta beraz, ohiko pausuan eragina du. Haurraren posizioa arinki aurrerantz tolesten da ibiltzean eta horrek gainkargak sortuko ditu bizkar hezurrean eta gorputz jarrera ezegokiak.  

Posizio zuzena
Motxila bi sorbaldetan zintzilik eramatea da aukerarik onena, betiere bere posizioa egokituz
Motxila barnean objetuak banatzean, pisu gehien dutenak bizkarretik gertuen kokatu behar dira. Orokorrean, liburu eta eramangarria motxilaren atzekaldeari begira. 
Ereferentzia gisa, motxilaren beheko aldea gerrialdearen parean geratu beharko litzateke, inoiz ez baxuago. 
Zama modu orekatuan banatu bi sorbalden artean eta ziurtatu alboetako bi tirak berdin doituta daudela. 
Tamaina ez da haurraren bularraldea baina handiagoa izan behar.

Gehiago itzuli