Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014




FITNESS: Bularra hartzeak balio al du muskulua irabazteko?

FITNESS: Bularra hartzeak balio al du muskulua irabazteko?


ITURRIA: SPORTLIFE
Bularra hartzea eraginkorra al da muskulua irabazteko?

Izadia jakintsua da, eta guk geure espeziean bizitzaren lehen aldietan, non eta muskuluen, hezurren, artikulazioen bizi-zikloaren hazkunderik nabarmenena, e.a. gertatzen baita, bularra hartzearen arrazoia da, bere osaera ondo ere ondo kalkulatuta dagoela giza besotako haurtxoaren garapenerako. Egia da oso elikagai hazkurritsua eta hain perfektua dela, ezen hazteko eta garatzeko behar dugun gauza bakarra baita; gainera, bertute immunologiko handiak ditu eta gaixotasun infekziosoak saihesten ditu, hala nola beherakoa, otitisa, meningitisa, pneumonia, e.a., eta adin helduan gaixotasun kronikoak garatzeko arriskua murrizten du, hots, diabetesa, dementzia, alergiak… Gainera, frogatu egin da amagandiko edoskitzea segitu duten haurrek azkarragoak direla eta joera txikiagoa dutela estresa, depresioak izateko edo jarrera arriskutsuak garatzeko.

Gure espezieak, hazterakoan, ez dio esnea hartzeari uzten, beste ugaztun batzuek egiten duten bezala. Praktikotasun soilarengatik, behi-esnea da esnerik erabiliena, baina aurki daitezke ahuntz-, ardi-, bufaloeme, edo are gamelueme- esnea eta esnekiak.  Amaren esneak belarjale horien esnearen osaera ezberdina dute, askoz ere aberatsagoa da gantzetan (gantzen % 4,2, behi-esnearen % 3,5% aren aurrean) eta gantza batez ere triglizeridoen eta kate luzeko azido koipetsu poliintsaturatuen moduan dago, hala nola azido dokosahexaenoikoa edo DHA, azido arakidonikoa edo ARA; horiek ez dira ez behi-esnean, ezta ahuntz-esnean ere ageri, eta oso garrantzitsuak dira nerbio- eta begi- giza sistemak garatzeko.

Giza esneak karbono-hidrato gehiago dauzka (9.5 g/100g, behi-esnearen 4.9 g kopuruaren aurrean), eta askoz ere proteina gutxiago (1.1 g/100 g behi-esnearen 3.5g kopuruaren aurrean). Gainera, amaren esneak A, C, E eta K bitaminak, mineralak, IgA, IgM, IgG immunoglobulinak, zelula biziak (leukozituak, makrofagoak), entzimak, hormonak, e.a. dauzka. Oritzean batez ere (lehen egunetako esnea), baina egoki kontserbatzen ez badira, galdu egiten dira. Substantzia-konbinazio horrek amaren esnea “superedari” bat egiten du.

Maiatzean "Washington Post" delakoan albiste bat agertu zen eta bertan zioen amaren esnea zela errendimendu handiko kirolarientzako edari berria; halere, ez zen muskulua irabazteaz mintzatzen, errekuperaketa edari gisa bakarrik. Eta orobat erabiltzen ari dira bular esnea kimioterapia-tratamendu bat jarraitzen duten minbizidunentzat, dituen berezitasun bizkorgarriak direla eta. Beharbada, horregatik hasi dira bular esnea erabiltzen zenbait “kirol” zirkuluetan, muskulua irabazteko.

Bitxia da ez duela inolako abantailarik behi-esnearekiko muskulua irabazteko arloan, proteina gutxiago eta gantz gehiago dakartzalako. Horretaz gain, zalantzazko inguruneen bitartez erosten da, osasun-kontrol zorrotzik gabe, salmenta ez dago legeak arautua eta are zenbait gaixotasun trasmiti ditzake, hepatitisa esate baterako, kontrolik ezagatik. Eta aztertutako bular esne zenbait laginetan substantzia kimiko arriskutsu batzuk aurkitu dituzte, hala nola nikotina, DDT, PCBak, trikoloretilenoa, perkloratoak, dibentzofuranoak, merkurioa, beruna, bentzenoa, eta baita artsenikoa ere. Izan ere, ugatz-ehuna belakia bezalakoa baita, betetzen duen gantzak aise xurgatzen ditu ingurumeneko gai kutsakorrak.

Beraz, ez baldin badakizu nondik datorren bular esnea, hobe hura ez hartzen saiatzea eta besotako haurtxoentzat uztea, haiexek behar baitute benetan.

Gehiago itzuli