Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2014




Banana ala kirol edaria?

Banana ala kirol edaria?


ITURRIA: SPORTLIFE
Oso galdera maizkoa da kirolarien artean: zer da hobea ekinaldi luzeetarako? Banana bat ala kirol edari bat?

Bi gauzek funtzionatzen dute entrenamendu-ekinaldi luzeetan. Zure esku dago bai kirol edariak ematea, bai banana tradizionala, kirolariek gehien erabiltzen duten fruita, alegia. Apalatxeetako Unibertsitatean eginiko ikerketa baten arabera, bananak edo karbohidratodun edariak hartzearen onurak alderatzerakoan, 75 km entrenatu zuten txirrindularietan (2 ordu 30 minututik 3 ordutara), parte-hartzaileen odol-laginetako 100dik gora metabolito aztertuz, edo banana erdi bat edo edontzi bat edari energetiko 15 minutuoro hartu zuten ariketaren ondoren, bi elikagaiek laguntzen zieten kirolariei erritmoari eusten, erresistentziarako energia emanez. David Nieman doktoreak, ikerketaren zuzendariak, esan zuen bananek, horretaz gain, antioxidatzaile naturalak, zuntza, potasioa eta B6 bitamina eta azukre-nahastura oso osasungarria ematen dituztela. Bestalde, kirol edariak eramateko, ibileran irensteko errazagoak dira eta zure gorputzak oso azkar asimilatzen ditu. Beraz, gure aholkuak ez du galarazten likido bidoi bat eta banana pare bat eramatea zure erresistentzia-entrenamenduetan. Horrela onura atera ahalko diezu betidaniko bananaren eta azken belaunaldiko edari energetikoen abantailei.

Gehiago itzuli